Kritika: ‘Aupa Etxebeste!’

Zuzendariak: Telmo Esnal eta Asier Altuna Urtea: 2005 Herrialdea: Euskal Herria Patrizio eta Maria Luisa senar-emazteak (Ramon Agirre eta Elena Irureta), Iñaki semea (Iban Garate) eta Luziano aitona (Pako Sagarzazu). Etxebeste familia osatuko dute laurek, eta udako oporrak etxean igaro beharko dituzte, ezkutatuta, bankuak diru kontuak enbargatuak dituztela jakinarazi eta gero. Marbellara joan ohi dira urtero eguzkiaz gozatzeko, eta herritarrei sinestaraziko diete Andaluziarako bidea berriro

By |2016-07-20T08:51:53+02:0020 uztaila, 2016|

‘Zipi eta Zape’-ren film berriaren aurrestreinaldia, Donostian

Oskar Santosek gidatutako Zipi eta Zape sagako bigarren filma, Zipi eta Zape eta kapitainaren irla, Donostiako Principe zinemetan aurrestreinatuko dute datorren uztailaren 21ean, osteguna, euskaraz. Bertan izango dira zuzendaria bera, eta laneko aktore nagusiak, Teo Planell eta Toni Gomez. Gonbidapenak eskatzeko aukera dago.

By |2016-07-27T08:49:26+02:0014 uztaila, 2016|

Estreinaldiak: Uztailak 15

600 millas Berlingo zinema jaialdian opera prima onenaren saria eskuratu zuen iaz Gabriel Ripstein mexikarraren 600 millas dramak. Arnulfo Rubio (Kristyan Ferrer) Sinaloako gazte bat da, berriki AEBen eta Mexikoren arteko arma trafikoan murgiltzen hasi dena. Hank Harris (Tim Roth), ostera, ATFko agente beteranoa da, eta mugaren beste aldetik zaintzen du Rubio. Espero gabeko akatsak tarteko, bi aurkariek hemezortzi orduko bidaia egin beharko dute elkarrekin, bidaia

By |2016-07-21T09:29:56+02:0014 uztaila, 2016|

Kritika: ‘Un homme à la hauteur’

Zuzendaria: Laurent Tirard Urtea: 2016 Herrialdea: Frantzia Diane (Virginie Efira) emakume eder bat da, abokatua ogibidez, eta dibortziatu berria. Etxean dagoenean gizon ezezagun baten deia jasoko du, telefono mugikorra kafetegi batean ahaztuta utzi duela ohartarazteko. Alexandreren (Jean Dujardin) ahotsak eta pertsonalitateak Dianeren interesa piztuko dute, eta berarekin geratzea erabakiko du. Aurrez aurrekoan, ordea, ez du espero duen gizona aurkituko; txikiegia, bere gusturako. Zalantza handiak izan

By |2016-07-13T08:24:07+02:0013 uztaila, 2016|

Ostiralean abiatuko dute udako zikloa Golem Yamaguchin

Uztailaren 15etik irailaren 1era udako zikloa egingo dute Iruñeko Golem Yamaguchi zinemetan. Jatorrizko hizkuntzan eta azpitituluekin eskainiko dituzte filmak, tartean, iazko Donostia Zinemaldian ikusgai izan ziren Hou Hsiao-Hsienen The Assassin eta Duke Johnsonen eta Charlie Kaufmanen Anomalisa, zein Joshua Oppenheimeren The Look of Silence.

By |2016-07-20T13:05:39+02:0012 uztaila, 2016|
Go to Top