Golem-Yamaguchi-Udako-Zikloa-02Uztailaren 15etik irailaren 1era udako zikloa egingo dute Iruñeko Golem Yamaguchi zinemetan. Jatorrizko hizkuntzan eta azpitituluekin eskainiko dituzte filmak, tartean, iazko Donostia Zinemaldian ikusgai izan ziren Hou Hsiao-Hsienen The Assassin eta Duke Johnsonen eta Charlie Kaufmanen Anomalisa, zein Joshua Oppenheimeren The Look of Silence.

Egile-zinema izango da ikusgai datozen asteeetan Iruñeko Golem Yamaguchi zinemetan. Azken urtean kritika onak jaso dituzten 24 film emango dituzte orotara, hamalau herrialdetatik etorritakoak, tartean, dokumental indartsuak, jaialdietan saritutako lanak, zinema independentearen etiketa duten harribitxiak, eta askoz gehiago.

Film bakoitza sei egunez programatuko dute, eta ohiko eskaintzaz gain, zineman ikusten zailak diren lanez gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Ondorengoa da egitaraua, asteen arabera antolatuta:

Uztailaren 15etik 20ra

  • Slow West, John Maclean (Erresuma Batua)
  • Anomalisa, Duke Johnson eta Charlie Kaufman (AEB)
  • Tha Assassin, Hou Hsiao-Hsien (Taiwan)

Uztailaren 21etik 26ra

  • Fidelio, l’odyssée d’Alice (La odisea de Alice), Lucie Borleteau (Frantzia)
  • Janis, Amy Berg (AEB)
  • Ji-geum-eun-mat-go-geu-ddae-neun-teul-li-da (Ahora sí, antes no), Hong Sang-soo (Hego Korea)

Uztailaren 27tik abuztuaren 1era

  • Todo es de color, Gonzalo García Pelayo (Espainia)
  • Ein Atem (Respira), Christian Zübert (Alemania)
  • Lamb (Efrain), Yared Zeleke (Etiopia)

Abuztuaren 2tik 7ra

  • Leonard Cohen: Bird on a wire, Tony Palmer (Erresuma Batua)
  • Aimer, boire et chanter (Amar, beber, cantar), Alain Resnais (Frantzia)
  • Juana a los 12, Martin Shanly (Argentina)

Abuztuaren 8tik 13ra

  • The amazing Nina Simone, Jeff L. Lieberman (AEB)
  • Bombay Goa Express, Juan Estelrich Revesz (Espainia)
  • Court, Chaitanya Tamhane (India)

Abuztuaren 14tik 19ra

  • The will havo to kill us first, Johana Schwartz (Erresuma Batua)
  • Esa sensación, Juan Cavestany eta Julián Génisson (Espainia)
  • The End of the Tour, James Ponsoldt (AEB)

Abuztuaren 20tik 25era

  • High-Rise, Ben Wheatley (Erresuma Batua)
  • Im Keller (En el sótano), Ulrich Seidl (Austria)
  • Rak ti Khon Kaen (Cementery of Splendour), Apichatpong Weerasethakul (Thailandia)

Abuztuaren 26tik irailaren 1era

  • The Look of Silence (La mirada del silencio), Joshua Oppenheimer (Danimarka)
  • El incendio, Juan Schnitman (Argentina)
  • La calle de la amargura, Arturo Ripstein (Mexiko)