Fokua – Elkarrizketa

Euskal Zinema: 2024ko uzta

Ez daude izan diren guztiak -zorionez, geroz eta gehiago bildu beharrekoak-, baina, dauden guztiak dira.  Euskara hutsez (nahi baino gutxiago), erdaraz, biak uztartuta, eta baita hitzik gabeak ere. Euskal Herrian egindako zinema puzten ari da, muga linguistiko zein fisikoak zeharkatzen eta nazioartean sendotzen. Fikziozko lanak, dokumentalak, beldurrezkoak, animaziozkoak, proposamen esperimentalagoak… metraje luze zein laburrekoak. Denetarik izan dugu aurten, gure zinemagintzaren aniztasunaren erakusgarri, eta izan bide

By |2024-12-30T15:33:35+02:0030 abendua, 2024|

2023 | Atzera begiratu, aurrera egiteko

Urteetan mantendu dugun ohiturari jarraiki, aurten ere, urteko albiste garrantzitsuenen errepasoa egitea erabaki dugu. Azken batean, iragan hamabi hilabeteak laburbiltzeko eta oharkabean igaro zaizkigun zenbait gertakari gogora ekartzeko eta, era berean, esanguratsuenak nabarmentzeko balio baitigu. Finean, atzera begiratu, aurrera jarraitzeko. Euskal zinemak gerri gogorrez, gogorrena. Izan dugu ospatzeko arrazoirik: garaipenak, jaiotzak edo hazkundeak; haserretu eta protesta egiteko motiboak bezainbeste. Uzta ederra izan da aurtengoa ere,

By |2023-12-26T09:53:48+02:0026 abendua, 2023|

Begiradak III: EUSKAL ZINEMAREN PIZKUNDEA

2000ko eta 2010eko hamarkadek garrantzi handia izan zuten euskal zinemarentzat, euskarazko ekoizpenak inoiz baino oihartzun handiagoa lortzen hasi zirelako. 2005ean Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzendutako Aupa Etxebeste!  ordura arte euskarazko pelikularik arrakastatsuenetariko bat izan zen, 71.951 ikusle izan baitzituen. Ostean etorri ziren Kutsidazu bidea, Ixabel (Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo, 2006), Eutsi! (Alberto J. Gorritiberea, 2007), eta mortiartitarrek zuzendutako 80 Egunean (2010), Loreak (2014),

By |2023-10-17T11:06:35+02:0017 urria, 2023|

Begiradak II: ‘IKUSKA’ SAILA

Euskal zinemaren oinarriak errotzeko asmoz, Antxon Ezeizak eta Luis Iriondok ‘Ikuska’ dokumental sorta ondu zuten 1979 eta 1984 urteen artean. Ezeizak berak zuzendutako Erreferenduma kontsideratu izan da lehen obra, baina behin betiko sailetik kanpo geratu zen. 15 zuzendarik (amateurrak eta profesionalak) hartu zuten parte 20 film laburrek osatutako bilduman. Gizarte eta kultur gaiak jorratu zituzten sortzaileek beren lanetan, denak ere, teknikoki eta estetikoki pareko zirelarik.

By |2023-08-07T10:27:21+02:007 abuztua, 2023|

Iparraldeko zinemagile belaunaldi berria, mahai baten bueltan

Uda Ikastaroak Fundazioak (UIK) antolatutako mugaz gaindiko jardunaldien baitan, Ipar Euskal Herriko zinemagile belaunaldi berriko sortzaileak hizketan aritu dira iragan ostiralean, Baionako Arteen Hirian. Historian graduatua eta Kultura, Artea eta Gizartea masterreko tituluduna den Graxi Irigarai EHUko ikerlariak eta Ipar Euskal Herriko zinema eta ikus-entzunezko arloko diagnosia txostenaren egileetako bat denak gidatuta, beren jarduna eta esperientzia izan dute hizpide. Baita Iparraldeko zinemagintzaren panorama ere. Itziar

By |2023-07-26T12:45:35+02:0024 uztaila, 2023|

NOR ikerketa-taldea: “Apustu egiteko momentua da, baina instituzioek sinetsi egin behar dute”

“Hegoaldea 70-80ko hamarkadetan zegoen antzeko momentuan dago Iparraldea egun”, aitortu zigun Josu Martinez zinemagile, idazle eta komunikazioan doktoreak iaz, Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza liburuaren harira ZINEAn egin genion elkarrizketan. Argitalpena “hutsune bat betetzera” datorrela konbentzituta, orain arte bildu ez den euskal zinemaren historia bildu du zuen bertan: “Objektiboa aldatzen duzunean gauzak ezberdin ikusten dira". Bere aldetik, Historian graduatua eta Kultura,

By |2023-07-24T13:14:23+02:0024 uztaila, 2023|

Ederra da bidea, elkarrekin egiten dugunean

Ohartu gabe heldu gara mugara… dio Hertzainak taldearen kanta ezagunak. Eta oharkabean harrapatu gaitu gu ere bai ziklo amaierak: urtebeteko lan finaren ostean, aste honetan eman dio amaiera IKER ZABALA GOIKOLEA kideak gurean betetako kritika aldiari. Urtebetez, astero-astero, zintzo baina zorrotz 💛 Mundua ez, baina ahalako nostalgia uholdea jausi zaigu gainera egunotan. Izan ere,  ederra da bidea, elkarrekin egiten dugunean. Eskertzarik handiena zuri, Iker, gure

By |2023-11-15T13:10:33+02:0030 ekaina, 2023|

Filmografiak V: Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukert

2023an, ikus-entzunezko atal berri bat inauguratu dugu ZINEA atarian. Euskal Herriko zinema zuzendarien filmografiak errepasatzeko asmoz, bideo sorta osatzen joango gara FILMOGRAFIAK izenburupean. Izan zirelako gara eta, noski, garelako izango dira. Doakie, beraz, gure begirunea. Filmografia laburra izan zuten arren, ukaezina da Nestor Basterretxea bermeotarraren eta Fernando Larrukert irundarraren lanek euskal zinemagintzan izan zuten eragina. Operación H (1963) filmean abiatu zuten elkarlana, eta bertan, industrialaren

By |2023-06-12T10:32:29+02:0012 ekaina, 2023|

Begiradak I: EUSKAL ZINEMA MUTUA

Euskal zinema mutuak arrasto gutxi utzi zuen gurean. Are, garai hartako filmen zati handi bat galdutzat jotzen da egun. Hala ere, badaude gaurdaino heldu diren altxorrak. Horien arrastoa jarraitu dugu ZINEAn eta, euskal zinema mutuaren hastapenetara ez ezik, euskal zinemagintzaren lehen urratsetara heldu gara ere bai. Bada, hauxe duzue BEGIRADAK atal berriaren lehen hizketagaia. Zinematografoa 1896 urtean heldu zen Euskal Herrira. Hain zuzen, 1896 ekainean

By |2023-08-07T10:16:20+02:0030 maiatza, 2023|

Filmografiak IV: YANNICK BELLON

2023an, ikus-entzunezko atal berri bat inauguratu dugu ZINEA atarian. Euskal Herriko zinema zuzendarien filmografiak errepasatzeko asmoz, bideo sorta osatzen joango gara FILMOGRAFIAK izenburupean. Izan zirelako gara eta, noski, garelako izango dira. Doakie, beraz, gure begirunea. XX. mendean Euskal Herrian jaiotako zinemagileen artean ibilbide garrantzitsuena izandako autorea da Yannick Bellon. Kulturaren munduarekin konprometitutako familia aurrerakoi batean jaio zen, Biarritzen (Lapurdi), 1924 urtean. 24 urte zituela zuzendu

By |2023-05-22T10:43:38+02:0022 maiatza, 2023|
Go to Top