Kritikak

‘LE DERNIER SOUFFLE’: Heriotza onarena

Zuzendaria: Costa-Gavras Urtea: 2024 Herrialdea: Frantzia Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialaren pultsua eutsita aurkeztu zuen Costa-Gavras maisu greziarrak bere film hunkigarriena eta humanistena. Ibilbide luze baten azken urteak bizi dituenaren jakitun, eta beti interesatu izan zaizkion gai eta asmoekin -politikoa eta soziala- koherente, honatx eskaini digun bere azken irakaspena: heriotza onarena. Regis Debray filosofo eta idazleak Claude Grange zainketa aringarrietako medikuarekin batera idatzitako liburu ospetsu eta homonimoaren egokitzapena da

By |2025-05-07T10:11:16+02:007 maiatza, 2025|

‘FAISAIEN IRLA’: Eta ardura, norena da?

Zuzendaria: Asier Urbieta Urtea: 2025: Herrialdea: Euskal Herria Zerutik begira ari zaigun susmo batekin hasiko da FAISAIEN IRLA. Heriotza da, patu saihestezina. Stanley Kubricken The Shining (1980) beldurgarriari keinu eginez, Bidasoako erribera ezagutuko dugu, hor behean, autoak hara eta hona doazen bitartean. Ibaiaren sigi-sagak segituko ditugu filmari izena ematen dion uhartera iritsi arte; otsailaren 1a da, eta munduko kondominio txikiena Espainiako estatuari dagokio datozen sei

By |2025-04-30T12:33:19+02:0030 apirila, 2025|

‘8’: Elkar maitatu ala hil

Zuzendaria: Julio Medem Urtea: 2025 Herrialdea: Espainia Muturrera eramandako bi sistema politiko, bi bando definitu, erretratatu ditu Julio Medemek 2025eko Malagako Zinema Jaialdian ikus-entzuleek goratu duten 8 filmean. Espainiako historiako azken 90 urte odoltsuenen kronika pertsonala diseinatu du zortzi ataletan, eta bakoitzak gertakari garrantzitsu bat izango du oinarrian -ez al zuen antzera egin Josu Martinezek, euskara ardatz hartuz, Bizkarsoro-n (2023)?-. Istorioak, baina, zoriak baldintzatutako norabide

By |2025-04-23T09:00:01+02:0023 apirila, 2025|

‘MOLT LLUNY’: Aldaketa norberaren baitan hasten da

Zuzendaria: Gerard Oms Urtea: 2025 Herrialdea: Espainia 2008a urte mugarria izan zen, burbuila ekonomikoaren eztandak atzeraldi sakonean murgildu baitzuen gizartea. Ondorioak ez ziren soilik diru-arloan antzeman; giza eskubideetan, lan-baldintzetan, eta balore sozial nahiz humanitarioetan ere eragin zuen. Gizarte-klaseen arteko arrakala sakondu egin zen, eta herritar asko bizimodu duin baten bila atzerrira jo beharrean izan ziren; Europak migrazio uholdea bizi izan zuen, bereziki Mediterraneo inguruko herrialdeetatik

By |2025-04-16T09:43:54+02:0016 apirila, 2025|

‘SORDA’: Entzuten ez duenari ez entzutearena

Zuzendaria: Eva Libertad Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Eva Libertad murtziarraren opera prima urteko film espainiar nabarmenetako bat izatearen promesaz lagunduta heldu da zinema-aretoetara. Jaso dituen sariei -Film Onenaren Urrezko Biznaga eta interpretazio onenaren sari nagusiak eskuratu ditu Malagako Zinemaldian; eta Publikoaren Saria Berlinaleko Panorama sailean-, eta aurrestreinaldien harrera onari zor die ospe ona. Eta, egiaz, merezitakoa da oso. Zuzendari baten debuta baino askoz gehiago da

By |2025-04-09T09:41:30+02:009 apirila, 2025|

‘UNA BALLENA’: Hiltzaile isil bat, portu-giroko negozietan kateatuta

Zuzendaria: Pablo Hernando Urtea: 2024 Herria: Euskal Herria Paduran, hirigunetik urrun, periferian, girotu zuen Koldo Almandozek Oreina (2017), eta giza-naturaz hitz egin zigun bertan, bere lehen fikziozko film luzeari izenburua ematen dion animalia basatia pertsonaien metafora bilakatuz. Donostiarrak sigi-saga uzkurtzen doan ibaiaren tankeran eraikin zuen istorioa, euskal lurraldeetako paisaia ez konbentzionalek/ez-tokiek ere balio narratibo indartsua izan dezaketela erakutsiz. Ur geza, baina, gaziarekin nahastu da orain,

By |2025-04-02T09:07:34+02:002 apirila, 2025|

‘A COMPLETE UNKNOWN’: ‘The Times They Are A-Changin’, baina asko ere ez

Zuzendaria: James Mangold Urtea: 2024 Herria: AEB 60ko hamarkadaren hasierako New Yorkeko eragin handiko eszena musikalean girotua, Bob Dylan 19 urteko folk abeslariaren igoera meteorikoaren historia kontatzen du filmak, bere hastapen xumetik kontzertu eremu nagusiak bete eta arrakasta zerrenden gorenera iritsi arte. Izan ere, bere abestiak eta bere mistika mundu mailako fenomeno bilakatzen joan ziren, 1965ean, Newport Folk Festivalaren baitako emanaldi gogoangarri adina polemiko batean

By |2025-03-26T16:10:46+02:0026 martxoa, 2025|

‘TARDES DE SOLEDAD’: Kultura, artea, basakeria

Zuzendaria: Albert Serra Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia – Frantzia – Portugal Argiak itzaltzearekin batera eztanda egingo digu buruak. Zezen baten hilketa. Beste bat, gero berriro, eta horrela bi ordu luzez. Albert Serra ez da bereziki zinemagile diskretoa, polemika maite du, horren bila ez badabil ere. TARDES DE SOLEDAD filmarekin lehiatu zen iragan irailean Donostia Zinemaldian, eta Urrezko Maskorra irabazita, kostata, zinemagile kataluniarraren obra deseroso eta ‘desatsegina’ iritsi da zinema

By |2025-03-19T10:15:00+02:0019 martxoa, 2025|

‘REAS’: Ametsei helduz, gorantz egitearena

Zuzendaria: Lola Arias Urtea: 2024 Herrialdea: Argentina – Alemania – Suitza Antzerki munduan ibilbide luze eta saritua duen egilea da Lola Arias. Hogei urtetik gorako eskarmentua du antzezlanak idazten eta zuzentzen, eta zinemaren esparrura ere eraman du eskarmentu hori azken urteetan: bere ‘opera prima’ izan zen Teatro de guerra (2018) filmaren ildoak berreskuratu eta hedatu ditu zinemagileak bigarren lana izan duen Reas (2024) eraikitzeko. Proiektu gisa, Donostia Zinemaldiaren WIP Latam

By |2025-03-12T09:43:00+02:0012 martxoa, 2025|

‘HARD TRUTHS’: Munduaren zama, bere gain

Zuzendaria: Mike Leigh Urtea: 2024 Herrialdea: Erresuma Batua Ohetik jaikitzerakoan, Pansyk egongelako leihora joko du eta kanpora begira jarriko da. Egun berri bat hastera doa bere bizitzan, borroka egun berri bat. Munduaren kontra, familiaren kontra,  norbere buruaren kontra. Haserre, beti erasokor, ez dio inork adarrik jo diezaion utziko. Haren semeak, bestetik, ez du etorkizunik, goibela da, handinahirik gabekoa, isila; senarra, inkonpetente hutsa. Mike Leigh eztanda egitear den emakume

By |2025-03-05T10:15:21+02:005 martxoa, 2025|
Go to Top