About Maialen Goñi

This author has not yet filled in any details.
So far Maialen Goñi has created 609 blog entries.

Italiara bidaia, besaulkitik mugitu gabe

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentuaren eta Italia Txiki elkartearen ekimenez, gaur bertan, urriak 30, hasi eta ekainera arte luzatuko den Mosaiko Italiarra 2, zinemaren eta literaturaren artean zikloa egingo dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Hilean film bat proiektatuko dute, zortzi orotara, eta haien bidez Italiako zineman zehar bidaia bat proposatuko diete ikusleei.

By |2019-10-30T12:41:07+02:00urria 30, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Wasp Network’

Zuzendaria: Olivier Assayas Urtea: 2019 Herrialdea: Frantzia Saila: Donostia Saria 90eko hamarkadako Kuba. Goiz batean, ingurukoei ezertxo ere esan gabe, René González pilotoak hegazkin bat lapurtuko du eta Havanatik Miamira egingo du ihes, Olga emaztea eta sei urteko alaba bertan utzita. Bizimodu berria abiatuko du bertan, eta beste hainbat iheslari kubatarrekin batera, uhartean eraso terroristak egin nahi dituzten Fidel Castroren aurkako antolakundeetan infiltratuko dira, filmari

By |2019-09-27T18:12:05+02:00iraila 27, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Light of My Life’

Zuzendaria: Casey Affleck Urtea: 2019 Herrialdea: AEB Saila: Perlak 11 urteko Rag neskatila eta aita ihesean bizi dira. Duela hamar bat urte, Rag jaio zen garaian, izurri baten antzera zabaldu zen birusaren eraginez, ia ez dago andrazkorik munduan, eta geratzen diren apurrak bunkerretan gotortuta bizi dira, gizonezkoen kontrolpean. Aitak, baina, ez du Rag bakarrik uzteko asmorik, eta gainerakoengandik urrun mantenduko du, basoan gordeta. Segurtasun neurri

By |2019-09-26T15:16:19+02:00iraila 26, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Hiru Uhinak’

Zuzendaria: Loïc Legrand Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Saila: Zinemira Meta-zinema ariketa ederra egin du Loïc Legrand Akitania Berriko ekoizle eta zinemagileak. Bere opera primak Hiru Uhinak kondaira eguneratu du, zeinetan marinel batek madarikazio bat jasoko duen, eta esnezko, malkozko eta odolezko hiru olatu erraldoiri aurre egin beharko dien. Hirugarrena suntsitzeko, arpoi bat botako du olatuaren erdigunera, eta oihu lazkarri batekin desegingo da uhina. Etxera

By |2019-09-26T10:47:07+02:00iraila 26, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Las buenas intenciones’

Zuzendaria: Ana García Blaya Urtea: 2019 Herrialdea: Argentina Saila: Zuzendari Berriak Hamar urte dituen arren, neba-arreba gazteagoen ama gisa jarduten du Amandak Gustavo aitarekin egoten direnean. Gurasoak bananduta daude, eta amaren etxean ordena nagusi bada ere, aitak hogei urte izango balitu bezala eta pixua adiskideekin elkarbanatuko balu bezala bizitzen jarraitzen du. Eta hala ere, hiru ttikiek ikaragarri gozatzen dute aitarekin daudenean. Arazo ekonomikoak tarteko, amak

By |2019-09-23T18:00:17+02:00iraila 23, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Agur Etxebeste!’

Zuzendariak: Asier Altuna eta Telmo Esnal Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Saila: Euskal Zinemaren Gala Hamalau urte igaro dira Aupa Etxebeste!-k euskara zinema areto komertzialetan arrakastaz entzunarazi zuenetik. Etxebestetarren oporraldiak porrot egin ostean, hainbat astez etxean gordeta egon ziren Patrizio, Maria Luisa, Iñaki eta Luziano, bizilagunek zer pentsatuko, eta Euskal Herriko hiri eta herrietako zinemetan ilara luzeak sortu ziren egoera komiko bezain penagarria nola konponduko

By |2019-09-23T13:07:10+02:00iraila 23, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘La vérité’

Zuzendaria: Hirokazu Koreeda Urtea: 2019 Herrialdea: Frantzia - Japonia Saila: Perlak Fabiannek memoria-liburua argitaratu berri du, eta huraxe irakurtzeko gogoz itzuliko da etxera, Parisera, gidoilari gisara New Yorken lan egiten duen Lumir alaba, Hank senarra eta Charlotte alaba txikia lagun dituela. Frantziako zinemaren industriako izar handia da Fabianne, eta ahoan bilorik gabe hitz egiten du etxean dituen gizonekin (bikotekide berria, senar ohia, agentea...), baina baita

By |2019-09-21T19:16:22+02:00iraila 21, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Mientras dure la guerra’

Zuzendaria: Aleandro Amanabar Urtea: 2019 Herrialdea: Espainia eta Argentina Saila: Sail Ofiziala 1936ko udan, Espainiako Bigarren Errepublikaren gobernuaren aurkako altxamendu militarra gertatu zenean, Miguel de Unamuno idazle eta filosofo bilbotarrak, garai hartan Salamancako Unibertsitateko errektore ere bazenak, matxinada publikoki babestea erabaki zuen, ustez, estatu-kolpeak Espainiara lasaitasuna eta bakea ekarriko zituelako. Altxamendua, baina, huts egitekotan izan zen, eta Marokon zegoen Franco generalak Adolf Hitler eta Benito

By |2019-09-23T10:16:08+02:00iraila 21, 2019|

Aitor Oñederra (Animadeba): “Herrikideen begirada aldatu nahi izan dut”

Aldaketa aspaldi egieko gogoa zuela aitortu digu Aitor Oñederra Animadeba jaialdiaren sortzaile eta egungo zuzendari artistikoak. Gazte garaian erein zuen mostraren hazia, “ideia handirik gabe”, orain hamabi urte, eta azken edizioetan nazioarteko lehiaketa bihurtzeko beharra ikusi zuen. Animazioa, haurrentzat ez ezik, helduentzat ere gozagarria dela frogatzea izan du helburu hasieratik, eta beste zinema bat egon badagoela erakutsi nahi izan die herrikideei.

By |2019-06-14T09:52:48+02:00ekaina 14, 2019|
Load More Posts