Bilboko Udaleko Kultura Sailak gauetako zinema saioak egingo ditu auzoz auzo bihartik aurrera Udan zinema zure auzoan zikloaren bidez. Emanaldiak izarren azpian izango dira, doan, eta filmen aurretik, Euskal Herrian bertan ekoitzitako labur bat eskainiko dute aldiro.
Kasilda parkean, Deustuko San Pedro plazan, Funikularraren plazan, Ibaizabalgo kanpan, Ugarte plazan eta Bizkaiko hiriburuko beste hainbat auzotan egingo dituzte emanaldiak uztailaren 19tik abuztuaren 11ra bitarte, 21:30ean, Udan zinema zure auzoan zikloan. Sarrera doakoa izango da, eta bertako zein atzerriko filmak izango dira ikusgai, baita dozena bat euskal film labur ere. Egitaraua:
Uztailaren 19an, Kasilda parkean: Aritz ET eta Mikel Romanen Una mañana mejor (2015) eta Ocho apellidos catalanes (Emilio Martínez-Lázaro, 2015).
Uztailaren 21ean, Deustuko San Pedro plazan: Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen (2015) eta Asier Altuna eta Telmo Esnalen Aupa Etxebeste! (2005).
Uztailaren 26an, Funikularraren plazan: Bilbori buruzko zazpi film labur, 7 miradas y una ciudad izeneko sorta.
- Pedro Olearen Zonbi Eguna
- Javier Rebolloren El amigo imaginario
- Enrique Urbizuren Misterio en el parque de Doña Casilda
- Mikel Ruedaren Caminan
- Luis Maríasen Amatxu Maitea
- Imanol Uriberen Parpadeos
- Sra. Polaroiskaren Los ocho pecados capitales
Uztailaren 28an, Idiazabalgo kanpan: Tucker Dávilaren Duellum (2015) laburra eta Moulin Rouge (Baz Luhrmann, 2001).
Abuztuaren 2an, Otxarkoagako Ugarte plazan: Jon Mikel Caballeroren Cenizo (2016) eta Robert Zemeckisen Back to the Future (1985) klasikoa.
Abuztuaren 4an, Zorrozako Azokako parkean: Ane Urkiolaren Zea Bingo! (2015) film laburra eta Javier Ruiz Calderaren Anacleto: Agente secreto (2015) akziozko komedia
Abuztuaren 9an, Errekaldeko plazan: Isabel Hergueraren Amore d’invierno (2015) laburra eta Hayao Miyazakiren Kaze tachinu (El viento se levanta, 2013) animaziozko film japoniarra
Abuztuaren 11n, Santutxuko Karmelo plazan: Ander Iriarteren Otsoko (2014) laburra eta Joe Danteren Gremlins (1984) klasikoa