Zuzendaria: Lander Garro

Urtea: 2024

Iraupena: 33 min.

Herrialdea: Euskal Herria

Generoa: Dokumentala

Martxoaren 14tik 24ra bitartean Irundik Baionara ospatzen ari den 23. KORRIKAk Azterketak Euskaraz kolektiboa izango du omendu nagusia eta, hain zuzen ere, beronen lana aitortzeko asmoz sortu du Lander Garro zinemagile hendaiarrak OIHALETXEA dokumentala.

Azterketak euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen ditu.