Dragoi jagolea (Salvador Simó Busom eta Jianping Li, 2024) film espainiarra Zineuskadi Elkartearen Zinema Euskaraz ekimenaren eskutik helduko da gaur Hego Euskal Herriko hainbat aretotara. Publiko orokorrari bideratua dagoen animaziozko filma euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Garai ilunak dira Txina inperialean. Antzina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak ziren dragoiak urteetan zehar jazarriak eta ziegetan giltzapetuak izan dira. Mendiko gotorleku urrun batean, neskato batek azken dragoiari ihes egiten laguntzen dio, eta batera altxorrik preziatuena berreskuratzeko misio zoragarri batean abiatuko dira. Izan ere, hilezkortasuna lortzeko ahalmen magikoa eskuratu nahi duen azti gaizto batek lapurtutako azken herensuge-arrautzaren bila joaten dira.

Filma, ondorengo ziema-aretoetan ikusi-ahalko da: Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia) eta Golem La Morea (Iruña).

Estreinaldia, euskaraz

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten euskaratutako hirugarren filma da honakoa, aurrez Malagako Nazioarteko Zinemaldiaren Sail Ofizialetik igarotakoa. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.

Dagoeneko hurrengo estreinaldiak izango direnak ere iragarri dituzte: Deep Sea, maiatzaren 10ean; eta, Jungle Bunch 2, maiatzaren 24an.