Apirilaren 23an ospatu berri den Liburuaren Eguna dela eta, ostegunean, Donostiako Aieteko Kultur Etxean emango dute A LOS LIBROS Y A LAS MUJERES CANTO (2022) film poetiko-dokumentala. Maria Elorza zuzendariak parte hartuko du saioan.

Suaren, uraren, sitsaren, hautsaren, ezjakintasunaren eta fanatismoaren aurka, liburuak zaintzen dituen armada anonimoari egindako kantua da A los libros y a las mujeres canto (2022), horietako bakoitzak borrokatzen duen erresistentzia intimoari; epikarik gabekoa, iraultzarik gabekoa, armarik gabekoa: Emakume bati ia Avioneta (hegazkin txiki) izena jarri zioten. Beste batek liburutegi bat izan zuen bere kotxeko atzeko eserlekuan. Beste batek etxeko liburutegiko apal errebeldeen ondorioz hatz bat hautsi zuen. Zigarrogileek disertazioak entzuten dituzte lanean. Plantxagileek poemak gogoratzen dituzte.

#Kritika | ‘A LOS LIBROS Y LAS MUJERES CANTO’: Kantatu eta kontatu

Gaztelaniaz eta italieraz filmatua, 72 minutuko iraupena du Donostia Zinemaldiaren 70. ediziotik arrakastatsu igarotako Maria film ederrak. Ostean, ZINEBI64 jaialdiko Beautiful Docs – Munduko dokumentalen panorama atal ez lehiakorrean erakutsi zuten, eta segidan L’Alternativa Bartzelonako Zinema Independentearen Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu zuen.

Baina, nazioartera begira ere badago Elorza. Rotterdamgo Nazioarteko Zinemaldiaren 52. edizioan izan zuen zinemagile gasteiztarraren film luzeak nazioarteko estreinaldia. Bright Future sailean parte hartu zuen, zinema garaikidearen abangoardia irudikatzen duten beste zazpi opera primekin batera.

Erdibidean Logroñoko (Errioxa, Espainia) Los trabajos y las noches jaialditik igaro ostean -Aipamen berezia eskuratu zuen bertan-, Nantesko Festival du Cinema Espagnolen lehiatu da lana. Halaber,  Uruguaiko Nazioarteko Zinema Jaialditik, Las Palmaseko Zinemalditik, Buenos Airesko BAFICI jaialditik eta Ljubljanako (Eslovenia) Kino Otok jaialditik igaro da ere bai.

Hain zuzen, bere protagonistetako bat den Tonina Deiasen jaioterrian, Sardinian, eskuratu du zuen filmak azkenetariko aitzatespena.  #IsReal jaialdia inauguratu zuen filmak, Maria Elorza zuzendaria beraren aurkezpenarekin, eta Gazte Epaimahaiaren eskutik jaso du bertako hirugarren saria: “Kulturak duen paper politikoari buruz hausnartzera bultzatzeagatik”. Oro har, filmak hogei bat jaialditan parte hartu du, Argentina, Eslovenia, Espainia, Frantzia, Italia, Mexiko, Herbehereak, Ingalaterra eta Portugalen.

Azken honetara itzultzeko aukera izan du orain gutxi: filmak Porto Post Docen parte hartu du, nazioarteko lehiaketan. Bertan, Portugalgo jaialdiak zuzendariari atzera begirako bat eskaini dio, aurreko lan guztiak programatuz, Iñigo Salaberriarekin batera zuzendutako Al borde del agua azken film laburra proiektatzearekin batera.

Abiapuntura buelta

Donostian eman zituen filmak bere ibilbidearen lehen urratsak, eta abiapuntu horretara itzuliko da orain Elorza filmaren emanaldi berri baterako.  Datorren apirilaren 25ean, osteguna, ospatu berri den Liburuaren Egunaren karietara antolaturiko emanaldi berezi batean izango da ikusgai dokumentala, 18:00etatik aurrera, Aieteko Kultur Etxean.

Zuzendariak berak aurkeztuko du filma, eta ondoren solasaldirako tartea izango da.