Bukatu da, se akabo. Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 70. Donostia Zinemaldiko sariak, eta Los reyes del mundo izan da garaile nagusia, Urrezko Maskorra eskuratuta. Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra, aldiz, Genki Kawamurak jaso du, eta aurten bigarrenez banatu duten Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra Carla Quílez (La maternal, Pilar Palomero) eta Paul Kircher (Le Lycéen, Christophe Honoré) aktoreek partekatu dute, ex aequo.
Azken urteak bereziki gogorrak izan dira zinemaren industriarentzat eta, ezinbestean, itzulera ospatzeko urtean genuen 2022a. Kursaalaren atarian orotariko iruzkinak entzun diren arren, oro har, eskaintzarekin pozik azaldu dira jaialdiko ikusleak, kazetariak, kritikariak eta industriako kideak. Ederra egin dute 70. edizioa, zorionekoa ospakizuna eta ederra elkargunea Kursaal ingurumaria.
Gure uste eta kinielak alde batera, Epaimahai Ofizialak izan du azken hitza palmaresa ebazterako orduan. Sorpresa gutxi izan dugu aurkeztu duten palmaresarekin:
Sari nagusia, Kolonbiatik heldu zaigun Los reyes del mundo izan da. Laura Mora zuzendariak eta lan-taldeko kideek zein aktore protagonistek jaso dute golardoa. Hunkituta hartu du Morak hitza: “Uko egiteko aukeraren aurrean babes handia suposatu du sari honek”.
Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra, bestetik, Genki Kawamura japoniarrak eskuratu du, Hyakka / A Hundred Flowers filmean egindako lanari esker; eta aurten bigarrenez generoa bereizi gabe banatu duten Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra Carla Quílez (La maternal, Pilar Palomero) eta Paul Kircher (Le Lycéen, Christophe Honoré) aktoreek partekatu dute, ex aequo.
Epaimahaiaren Sari Berezia, bestetik, Marian Mathiasen Runner lanarentzat izan da, eta Gidoi Onenaren Epaimahaiaren saria, aldiz, Dream (Zhang Xiu Zhen) eleberri autobiografikoaren egokitzapena idatzi eta zuzendu duen Wang Chaoren Kong Xiu / A Woman–entzat.
Euskal Zinemaren Irizar saria, bere aldetik, Suro filmak jaso du, eta Ander Izagirre kazetari eta epaimahaikide buruaren eskuetatik jaso du Mikel Gureak golardoak: “Oso hunkigarria da hemen egotea. Gu guztiok ez dugu sekula ahaztuko, gure bizitzako momenturik berezienetarikoa da. Filmak pertsona askok egiten dituzte, batzuek eskuekin lan egiten dute. Beste batzuek, senide eta lagunek, eutsi egiten gaituzte. Sari hau guztiontzat da”. Era berean, epaimahaiaren Aipamen Bereziarekin saritu dute Maria Elorzaren A los libros y a las mujeres canto lana, eta Gazteriaren TCM sariaren hartzaile ere da.
Jarraian duzue jaialdiko palmares osatua:
- Film Onenaren Urrezko Maskorra: Los reyes del mundo, Laura Mora
- Epaimahaiaren Sari Berezia: Runner, Marian Mathias
- Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra: Genki Kawamura (Hyakka / A Hundred Flowers)
- Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra, ex aequo: Carla Quílez (La maternal, Pilar Palomero) eta Paul Kircher (Le Lycéen, Christophe Honoré)
- Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra: Renata Lerman (El suplente, Diego Lerman)
- Gidoi Onenaren Epaimahaiaren saria: Kong Xiu / A Woman, Wang Chao
- Argazki onenaren Epaimahaiaren saria: Pornomelancolía, Manuel Abramovich
- Kutxabank – Zuzendari Berriak saria: Fifi / Spare Keys, Jeanne Aslan
- Kutxabank – Zuzendari Berriak – Aipamen berezia: Pokhar Ke Dunu Paar / On Either Sides Of The Pond, Parth Saurabh
- Horizontes saria: Tengo sueños eléctricos, Valentina Maurel
- Zabaltegi-Tabakalera saria: Godland, Hlynur Pálmason
- Donostia Hiria publikoaren saria: Argentina 1985, Santiago Mitre
- Europar Film Onenaren saria: As Bestas, Rodrigo Sorogoyen
- Euskal Zinemaren Irizar saria: Suro, Mikel Gurrea
- Irizar sariaren epaimahaiaren aipamen berezia: A los libros y a las mujeres canto, Maria Elorza
- Euskal Gidoigileen Elkartea saria: Suro, Mikel Gurrea eta Francisco Kosterlitz
- Gazteriaren TCM saria: A los libros y las mujeres canto, Maria Elorza
- FIPRESCI saria: Suro, Mikel Gurrea
- FEROZ Zinemaldia saria: Los reyes del mundo, Laura Mora
- TVE Beste Begirada bat saria: El ostres groc, Isabel Coixet
- TVE Beste Begirada bat saria, aipamen berezia: Corsage, Marie Kreutzer
- GEHITU Elkartearen Sebastiane saria: Something you said last night, Luis De Filippis
- Lurra-Greenpeace saria: Alcarrás, Carla Simón
- Coperacion Española saria: Ruido, Natalia Beristain
- DUNIA AYASO saria: Secaderos, Rocío Mesa
- DUNIA AYASO saria, aipamen berezia: El ostres groc, Isabel Coixet
- SIGNIS saria: Los reyes del mundo, Laura Mora
- SIGNIS saria aipamen berezia: Runner, Marian Mathias