Gaur abiatuko FANT – Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdiaren 30. edizioa. Egitasmoarekin bat egin du EITBren Primeran plataformak, eta beldurrezko zein fantasiazko generoko hainbat lan ipini ditu ikusgai ditu bere doako katalogoan. 

Maiatzaren 2tik aitzina, leiho berezi bat du Fant jaialdiak Euskal Telebistaren PRIMERAN streaming plataforman. Hartara, fantasia eta beldurraren generoak uztartzen dituzten hainbat film jarriko gehituko dituzte bere katalogora. Horien arteko bat da orain hiru urte jaialdi horretan bertan estreinatu zen Igor Legarretaren Ilargi Guztiak (2021) filma.

Lanak, hilezkortasunaren inguruan gogoeta egiten du, pisu dramatikoa existentziaren inguruko kontaketan jarrita eta ohiko eszenatokietatik ihesi, gaiaren tratamendu naturalista eginez: azken Karlistaldiaren amaiera gertu dagoela, basoan bizi den emakume misteriotsu batek neskato bat erreskatatu du umezurztegi batean. Larri zauritua, eta, hiltzear dagoela, neskatxak bere bila etorri eta zerura eramango duen aingeru bat ikusi duela pentsatuko du. Laster jakingo du izaki bitxi horrek betiereko bizitza eman diola, gauaren ilunean elkarrekin /betiko/ bizitzera behartuz.

Plataforman ikusgai jarriko dituzte, halaber, jaialdiaren aurreko edizioetan parte hartu duten beste hainbat film labur: Ni a sol ni a sombra (Talia Hernando), Lanbroa (Aitzo Saratxaga), Au-pair (David Perez Sañudo), Carnívoro (Lander Castro), Hikikomori (Borja Crespo), Irten barrura (Aitor Mendilibar eta Ibon Goiko) eta El ruido solar (Pablo Hernando).

Era berean, Paul Urkijo zinemagileari ziklo berezia eskainiko dio PRIMERANek. Hala, arabarraren Errementari (2016) film luzea eta zortzi film labur izango dira ikusgai: Clavos, El pez plomo, Jugando con la muerte, Ohe azpiko zera, Monsters do not exist eta Naara. Horiez gain, 2020. urteko Dar-dar film laburra ere -KIMUAK sortan hautaturikoa- katalogoan egongo da.