Bidasoa 2028 – 2023 (Fermin Muguruza)

Dokumentala

2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta.

Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.

2023 | Donostia Zinemaldia: Zinemira

.

.

Killers of the Flower Moon (Martin Scorsese)

Thrillerra | Westerna | Drama

20ko hamarkada. Oklahoman, Osage nazioaren lurpean, petrolioa iturri aberats baten aurkikuntza dela eta, bertako biztanleak banan-banan hiltzen hasiko dira, FBI-k krimenak inbestigatzeko esku hartzen duen arte.

2023 | Cannesko Zinemaldia: Aurrestreinaldia

 .

.

L’île rouge (Robin Campillo)

Drama | Kolonialismoa | 70ko hamarkada

Madagaskar, 70eko hamarkadaren hasieran. Frantziako armadaren azken aire-baseetako batean, militarren familiek kolonialismoaren azken astinaldiak bizi dituzte. Fantômette heroi ausartaren kontakizunak etengabe irakurtzen dituen 10 urteko mutikoa da Thomas, eta liluraz begiratzen dio inguruan duen guztiari, mundua pixkanaka beste errealitate batera zabaltzen den bitartean.

2023 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

.

Mi otro Jon (Paco Arango)

Komedia | Drama

Merchek berri txarra jasoko du: osasun arazoak medio, bizitzeko denbora gutxi geratzen zaio. Horren aurrean, bere hiru lagun onenen ezinezko ametsak betetzea izango da bere azken nahia; eta, ondoren, bere desio propioa: itsasoa azken aldiz ikustea, La Palma uhartea bisitatu bitartean. Hasiera batean osasun-egoera delikatuak bidaiatzea eragozten dio, baina zientzialari bikain batek irtenbide bat eskainiko dio: Mercheren arima hilberri baten gorputzean sartuko du hiru egunez, horrela bere ametsa bete dezan. Gorputz hori Jon euskal kamioilari handikotearena da.

.

.

Le règne animal (Thomas Cailley)

Zientzia fikzioa | Ekintza | Drama

Gizakiak animalia bihurtzen dituen mutazio olde batek astindutako mundu batean, Françoisek ahal duen guztia egiten du gaixotasun misteriotsu honek jotako bere emaztea salbatzeko. Gizartea ordena berri bat onartzera kondenaturik dagoen bitartean, Émile 16 urteko semearekin batera, atzera bueltarik gabeko bilaketa batean murgilduko da protagonista.

2023 | Cannesko Zinemal Jaialdia: Un Certaim Regard

2023 | Sitges – Kataluniako Nazioarteko Zinema Jaialdia: Efektu berezi onenen saria

.

.

Lies We Tell (Lisa Mulcahy)

Drama | Thrillerra

Emakume umezurtz batek bere familiaren ondare iluna besarkatu beharko du, biziraupenaren izenean.

https://www.youtube.com/watch?v=t_DN7N2kDfk

.

.

Juego prohibido / The Forbidden Play (Hideo Nakata)

Beldurra |  Naturaz gaindikoa

Hiroko Kurasawa Interneterako bideo-zuzendariak emaztea galdu berri duen  Naoto Ihara bere lankide ohiaren etxea bisitatzen duenean, Haruto semea bere lorategiko lur-muino baterantz sorginkeria bitxi bat errezitatzen ikusiko du. Hirokoren inguruan fenomeno arraroak sortzen hasiko dira, eta haur baten desira errugabea bezala hasitako gaiztakeria mugagabea bilakatuko da.

.

.

Madre no hay más que una (Jesús García Colomer)

Dokumentala

Blanca, Bea, Isa, Ana, Maria eta Olatz. Ama izanda bakarrik bizi daitezkeen egoera, min, zalantza, beldur, poz eta zorionak partekatzen dituen emakume taldea.

Vermeer: The Greatest Exhibition (David Bickerstaff)

Dokumentala

Johannes Vermeer XVII. mendeko margolari nederlandarrari buruz egin den erakusketarik handienera egindako bisita pribatua jasotzen duen pieza dokumentala.