#2019koNagusiak: 21 filmek eta 2 proiektuk osaturiko euskal uzta, 67. Donostia Zinemaldian

“Gaurko eguna bereziki gustatzen zaigu euskal zinemaren adierazle garbia delako”, hitz goxo horiekin aurkeztu zituen Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak abuztuan. Hamazazpi film luzek, film ertain batek eta hiru film laburrek osatu dute 67. Donostia Zinemaldian hautatutako euskal ekoizpena. Sail Ofizialean, News Directors, Zabaltegi-Tabakalera, Culinary Zinema eta Zinemira sailetan, eta euskal zinemaren eta EITBren galetan ikusi ahal izan ziren guztiak, eta haietako bederatzi (munduko

By |2019-12-31T12:33:36+02:0031 abendua, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Las letras de Jordi’

Zuzendaria: Maider Fernandez Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Saila: Zuzendari Berriak Zinemaldian proposamen ausartak bilduko dituen atalik bada, hori, zalantzarik gabe, Zuzendari Berriak da. Erakusleihorik onena izan du, beraz, Maider Fernandez donostiarraren ‘Las letras de Jordi’ proposamenak, film arriskatu bezain hunkigarria baita. Bartzelonan egin dituen Master ikasketen emaitza da dokumentala. Mirarien inguruko proiektua izan behar zuen horrek, ezusteko norabide aldaketa eman zuen egun batetik bestera:

By |2022-08-29T13:06:44+02:0026 iraila, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Las buenas intenciones’

Zuzendaria: Ana García Blaya Urtea: 2019 Herrialdea: Argentina Saila: Zuzendari Berriak Hamar urte dituen arren, neba-arreba gazteagoen ama gisa jarduten du Amandak Gustavo aitarekin egoten direnean. Gurasoak bananduta daude, eta amaren etxean ordena nagusi bada ere, aitak hogei urte izango balitu bezala eta pixua adiskideekin elkarbanatuko balu bezala bizitzen jarraitzen du. Eta hala ere, hiru ttikiek ikaragarri gozatzen dute aitarekin daudenean. Arazo ekonomikoak tarteko, amak

By |2019-09-23T18:00:17+02:0023 iraila, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Le prix du Succès’

Zuzendaria: Teddy Lussi-Modeste Urtea: 2017 Herrialdea: Frantzia Saila: Zuzendari Berriak Berehalakoan arrakasta izugarria lortu du komiko bezala Brahimek, eta ikus-entzuleari barrea eragiteko erraztasunak  Frantziako izar nagusia bilakatzeko bidea zabaldu dio. Atzera begiratu eta familia umil bezain apala datorkio gogora, baina beharbada, iragan malkartsu horretatik ihes egin nahiak itsutu du. Badirudi ataka estuan dagoela. Zer dela eta? Diru-goseak espero gabeko haustura eragin du familian, hain zuzen

By |2019-05-16T10:59:40+02:0016 urria, 2017|

Zinemaldiko kritika: ‘A Fish Out of Water’

Zuzendaria: Lai Kuo-An Urtea: 2017 Herrialdea: Taiwan Saila: Zuzendari Berriak Yianek beste ama bat eta beste aita bat zituela errepikatzen du etengabe. Itsasertzean bizi zela, eta arreba bat zuela. Gurasoek, ordea, nahastuta dagoela usteko dute, eta semearen eta aitonaren zaintzak itota, amak etxetik alde egitea erabakiko du, semearekin. Haurraz arduratuko da bera, aitonaz senarra. Eta aurrera egiten ahaleginduko dira nor bere bidetik. A Fish Out

By |2017-09-28T16:37:21+02:0028 iraila, 2017|
Go to Top