Hamabost film sartuko dira aurtengo Kutxabank-Zuzendari Berriak saria lortzeko lehian, izan ere, antolatzaileek azken orduko bi ekoizpen berri gehitu dituzte zerrendara. Guztiek, lehen edo bigarren filma aurkeztuko dute sortzaile berriak ezagutzera ematea helburu duen Zuzendari Berriak sailean.

66. Donostia Zinemaldiak Romain Laguna frantziarraren eta Kun Yang txinatarraren filmak Zuzendari Berriak sailean lehiatuko direla iragarri du gaur. Hala, aurretiaz argitutako beste hamahiru sortzaileekin batera, 18 eta 25 urte bitarteko epaimahaikideek banatuko duten Gazteriaren Saria ere lortzeko aukera izango dute. Guztira hamaika opera prima eta lau bigarren film izango ditu aurtengo atalak. Tartean, Txintxua Films ekoiztetxeak babestutako Oreina filma aurkeztuko du Koldo Almandozek. Denak, 50.000 euroko orain saria jasotzeko jokoan sartuko dira.

Zinemaldiak aditzera eman dituen bi film berriak:

  • Les météorites / Meteorites (Romain Laguna). Zuzendariak film laburrak zuzendu izan ditu orain arte, hala, uda Frantziako hegoaldeko herri batean igaro eta parke tematiko batean lan egiten duen hamasei urteko neska bati buruzko istorioa kontatuko du bere lehen luzean.
  • Qing Feng De Wei Dao / Breeze (Kun Yang). Zuzendari txinatarraren lehen film luzea jaioterrira itzuliko den Yunnango gizon baten bidaiaren inguruko istorioa izango da.

Informazio gehiago Donostia Zinemaldiaren webgunean.