‘CONCLAVE’: Eliza bera ezbaian
Zuzendaria: Edward Berger Urtea: 2024 Herrialdea: Erresuma Batua – AEB Aita Santuaren hautaketa-prozesua zinemarako bazka izan da beti. Istorio konspiranoikoak utzi dizkigu, baina baita gizatiarrak zein espiritualak ere. Azken hamarkadan ugaritu egin dira Vatikanoari eta Eliza Katolikoari buruzko lanak, ez horrenbeste herritarrongana mundu eklesiastikoa irisgarriago egiteko asmoarekin, erakundearen eta gizabanakoaren haustura existentzialetan sakontzekoarekin baizik. Berezkoa duen izaera humanistatik egin zigun hurbilketa Nani Moretti italiarrak Habemusn