El sueño de la sultana (Isabel Herguera)
Animazioa | Drama | Feminismoa
1905ean Bengalan idatzitako zientzia-fikziozko ipuin feminista batek inspiratuta, Inesek iniziazio-bidaia bati ekingo dio Indian barrena, Ladyland emakumeen lurralde utopikoaren bila.
2023 | Donostia Zinemaldia: Euskal Zinemaren Irizar saria; Euskal Gidoigileen Elkartearen saria gidoi onenari
.
.
La ermita (Carlota Pereda)
Fantasia | Beldurra | Drama
Emmak mendetan baseliza batean harrapatuta dagoen neskato baten espirituarekin komunikatzen ikasi nahi du, eta horregatik saiatzen da Carol izeneko medium sineskaitz eta faltsu bat helburu hori lortzen lagun diezaion konbentzitzen. Badirudi, gainera, espirituarekin harremanetan jartzeak, galdutako amarekin lotura mantentzen lagunduko dio hura hiltzen denean. Carolek susmatzen ez duena da Emmak benetan baduela dohaina, eta bere laguntzarik eta zaintzarik gabe jarduten saiatzen jarraitzen badu, bere bizitza arriskuan jarriko duela.
2023 | Sitges – Kataluniako Fantasiazko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia: Sail Ofiziala
2023 | Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea: Sail Ofiziala
.
.
Peter Doherty: Stranger In My Own Skin (Katia deVidas)
Dokumentala
Peter Doherty britainiar rock kantariaren bilakaera, egiaz kontatuta, 10 urtez 200 ordutik gora filmatu ondoren. Filmak The Libertines taldeko abeslari eta konpositorea gainbehera erakutsiko du, bere arrakastaren gailurrean helduko den erorketa, eta, honen aurrean, bere deabruen aurka egingo duen borroka.
.
.
The Hunger Games: The Ballad of Songbirds and Snakes (Francis Lawrence)
Zientzia-fikzioa | Ekintza | Abenturak
Panem postapokaliptiko batean girotua, Katniss Everdeenen abenturak hasi baino hamarkada batzuk lehenago atzera egingo du filmak. Coriolanus Snow gaztea izango da Lucy Gray Baird gaztearen, Distritu 12 pobretuaren ordezkari gisa aukeratutakoa, aholkularia. Neskak publikoa harrituko ditu Hamargarren Gose Jokoen inaugurazio ekitaldian abestuko duenean, eta Snow bere talentuaz eta xarmaz baliatzen saiatuko da bizirauteko.
The Hunger Games saga ezagunaren prekuela, istorioaren abiapuntura joko duena.
.
.
Thanksgiving (Eli Roth)
Beldurra | Slasher
Black Friday gatazkatsu baten ondoren, non tragedia bilakatzen diren istiluak gertatzen diren, hiltzaile misteriotsu batek Plymouth (Massachusett) herria mehatxatupean jarriko du, Thanksgiving egunean inspiraturiko hainbat ekintzaren bitartez.
.
.
Que nadie duerma (Antonio Méndez Esparza)
Drama | Thrillerra
Luziak, programatzaile informatiko gisa zuen lanpostua galdu ostean, bere bizitzan aldaketa bat egitea erabakiko du: taxista lanetan jarriko da. Taxiaren bolantean, Madrilgo kaleetan barrena, pazientziaz itxarongo du desagertutako bizilaguna nonbaitera eramateko aukeraren zain, harekin maitemindurik baitago.
2023 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Sail Ofiziala
.
.
The Old Oak (Ken Loach)
Drama | Landa-bizitza | Arrazismoa
Ingalaterrako ipar-ekialdeko herri batean geratzen den azken pubaren -The Old Oak- etorkizunari begira jarri da Loach. Bizilagunak lurraldea uzten ari dira meategiak jarduna gutxitu ahala, eskaria baxua da eta, beraz, etxea merkeak dira eta eskuragarri daude. Siriako errefuxiatuentzako leku ezin hobea dirudi.
2023 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Publikoaren saria; Gizonezko aktoren onenaren saria
2023 | Locarnoko Nazioarteko Zinemaldia: Publikoaren saria
2023 | Cannesko Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
.
La imatge permanent (Laura Ferres)
Drama
Espainiar Hegoaldeko herri batean, Antonia, ama nerabe bat, gauaren erdian desagertuko da. Berrogeita hamar urte beranduago eta kilometro asko Iparralderago, Carmenek, casting zuzendari barnerakoi samar batek, bere oroitzapenak kontatzeko prest dauden pertsonak bilatu behar ditu. Prozesu horretan, Antonia ezagutuko du, bere bakardadeak hartuta bizi den emakume oldarkorra. Nork esan zuen denborak zauri guztiak sendatzen dituela?
2023 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Urrezko Galburua film onenari
2023 | Locarnoko Nazioarteko Zinemaldia: Concorso internazionale
.
.
Piece of My Heart (Dana Nechushtan)
Drama | 70ko hamarkada | Laguntasuna
Irma eta Olga dantzari gazteak 1970eko hamarkadan Amsterdamgo balletaren mundu zorrotzean tinko mantentzen saiatzen dira, Olga Royal Balleteko izar handi berria izateko deialdira aurkeztu bitartean. Laster ezagutuko du, ordea, bere talentuaren alde iluna, eta Irmak ikusi beharko du bere lagunik onenak nola egiten dion men antzezteko presioari.