Harvey Weinsten zinema ekoizlearen aurkako zigorra baliogabetu du New Yorkeko Apelazio Auzitegiak, 2020ko prozesu judizialean izandako akatsengatik. #MeToo mugimenduaren abiapuntua izan zen prozesua.
Bina kondena betetzen ari da Weinstein New Yorken, 23 urtekoa lehena eta 16koa bigarrena, biak sexu-abusuekin loturiko delituengatik. 2020. urtean jaso zuen legen zigorra, hainbat emakumeek urteetan zehar pairatutako sexu-jazarpen eta erasoen salaketatik abiatuta. Izan ere, Miriam Haley produkzio-laguntzaileari sexu-abusua egiteagatik eta Jessica Mann bortxatzeagatik kargutu zuten orduan. Gaur gaurkoz, 80 emakumek baino gehiagok salatu dute sexu-delituengatik.
Izugarrizko asaldura sortu zuen kasuak, eta hasiera eman zion #MeToo mugimendu biralari. Bereziki botere-harremanekin lotutako abusuak dira #MeToo mugimenduaren ardatza, ikuskizunen mundutik abiatu, baina, oro har lan-inguruneetan sexu-abusuak jasan zituztela ziurtatzen zuten emakumeen testigantza publikoak batzen dituena.
Bada, errekurtsorik onartzen ez duen New Yorkeko Apelazio Auzitegiak igorritako epaiaren arabera, epaileak bidegabe ditu zituen zenbait emakume lekuko gisa deklaratzera. Salaketa horiek epaitutako gertakarien parte ez direnaren argudiopean hartu du erabakia. Hala, nahiz eta apelazio-auzitegi apalago batek aldez aurretik atzera bota apelazioa, estatuko auzitegi gorenak onartu egin du.
Horren aurrean, atsekabea adierazi du Manhattango: “Gure esku dagoena egingo dugu kasua berriz epaitzeko, eta tinko eusten diogu sexu-erasoetatik bizirik atera zirenekin dugun konpromisoari”. Izan ere, “akats handi horien” konponbidea epaiketa berri bat dela adierazi du epaiak.
Preso jarraituko du
Zigor luzeena baliogabetu duten arren, Weinstein ez dute berehala askatuko. Izan ere, 16 urteko zigor paraleloa ere baitu betetzeko Mohawk Zentro Penitentziarioan, New Yorken. 2023an, Los Angeleseko Auzitegi Nagusiak (AEB) 16 urteko kartzela-zigorra ezarri zion 2013ko otsailean aktore eta modelo italiar bat bortxatu eta sexu-abusua egiteagatik.