Udako geldialdiaren ondoren, denboraldi berriari emango dio hasiera irailean Nafarroako Filmategiak. Programazio berriak ohiko ziklo batzuk izango ditu oinarri, eta baita zenbait proposamen berri ere.

Lurraldeko zinemagileak eta zinemagintza bistaratzeko konpromisoari eusten dio hilabetero Nafarroako Filmotekak, eta hain zuzen ere, jardunbide horretan berrabiatuko dute iraileko jarduna.

Lehenik eta behin, justizia errestauratiboari eskainitako ‘Birgizarteratzea proiektatzen’ zikloak izenburu hauek utziko ditu: Brubaker (AEB, 1980), Circles (AEB, 2018) eta Modelo 77 (Espainia, 2022). Emanaldi bakoitzaren ostean, solasaldi bat egingo da ingurune penalean parte hartu duen edo lan egiten duen profesional baten parte-hartzearekin.

Bestalde, Ekialdeko Metazinema izeneko programa berriak batek Txinan, Indian eta Taiwanen errodaturiko eta zinema protagonista duten 3 istorio bilduko ditu: La ultima pelicula (India, 2021); Good Bye, Dragon Inn (Taiwan, 2003); Un segundo (Txina, 2020).

Halaber, Busi Cortési (El secreto de Romelia, 1988) eta Beltza Weekend (El trompetista, 1950) jaialdiari eskainitakoak izango dira hilabeteko Saio Bereziak.

Era berean, Nafarroako Filmategiaren zikloak Shortzinema Katalogoa aurkeztuko du, Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako ekimena, deialdia itxi aurreko hamabi hilabeteetan (aurten 2023ko maiatzaren 31n) egindako nafar egileen film labur onenak aintzatetsi, sustatu eta zabaltzea helburu duena. Gainera, Emakume Zinemagileen Elkartearen film laburren erakusketa (CIMA en corto) egingo du.

Amaitzkeko,  La Voltereta (Mar Reykjavik, 2023) izango da Punto de Vistak proposatutako proiektua, eta Suzhou River (Txina, 2000) Nafar Ateneoarena.

Xehetasun gehiago ezagutzeko, sakatu hemen.