My way out (Izaskun Arandia)

| Dokumentala | Transexualitatea |

The Way Out klub ospetsuak 25. urteurrena ospatu zuen 2018an. Efemeride horren karietara, dokumentalak Londresko trans agertokiaren azken hiru hamarkadak errepasatzen ditu eta, elkarrizketa eta artxiboko grabazioen bidez, klubak komunitate transean izan duen eragina erakutsi ere.

2020ko martxoan, covid-19ak eragindako  mundu-mailako pandemiaren ondorioz, klubak bere ateak itxi zituen lehen aldiz. Zer-nolako etorkizuna izango ote du leku berdingabe horrek?

2022 | Donostia Zinemaldia: Zinemira

2023 |  D’A – Film Festival Barcelona

 

 .

 .

Empire of Light (Sam Mendes)

| Erromantzea | Drama | 80ko hamarkada |

Maitasun istorio bat, Ingalaterrako hegoaldeko kostaldeko antzinako zinema eder baten testuinguruan giroturikoa, 1980ko hamarkadan.

Lehen mailako aktore-taldea bildu du bertan Mendesek: Olivia Colman, Micheal Ward, Colin Firth, Toby Jones, Tanya Moodie…

2022 | Oscar sariak: Argazki onenaren sarirako hautagai

2022 | BAFTA sariketa: Hiru hautagaitza, film onenarena tarteko

2022 | Urrezko Globoak: Drama generoko emakumezko aktore onenaren sarirako hautagai (Olivia Colman)

.

.
Un beau matin (Mia Hansen-Løve)

| Drama | Gaixotasuna |

Sandra gazteak bakarrik hezi behar du bere alaba eta, gainera, aita gaixorik du eta maiz joaten zaio bisita egitera. Familia borrokan ari da aitak behar dituen zaintza medikoak jaso ditzan, eta halako batean, Sandrak Clément topatuko du berriz, aspaldian ikusi gabeko lagun hura. Clément beste norbaitekin konprometituta badago ere, istorio sutsu bati ekingo diote bi protagonistek.

Aktoreen artean bereziki nabarmena da Léa Seydoux protagonistaren lana.

2022 | Donostia Zinemaldia: PERLAK

2022 | Europar Zinemaren Sariak: Emakumezko aktore onenaren sarirako hautagai (Seydoux)

2022 | Cannesko Jaialdia:  Quinzaine des réalisateurs

 .

 .

Fogo Fátuo  (João Pedro Rodrigues)

| Komedia | Musikala |

Bere heriotz-ohean, Alfredo, kororik gabeko erregea, gaztaroko oroitzapen urrunetara eta suhiltzaile izatearekin amets egiten zuen garaira itzuliko da. Suhiltzaileen taldeko Alfonso instruktorearekin elkartzeak kapitulu berri bat irekitzen du maitasunean eta desioan murgilduta dauden bi gazteen bizitzan, eta status quo-a aldatzeko borondatea piztuko du haiengan.

2022 | Cannesko Jaialdia:  Quinzaine des réalisateurs

2022 | Sevillako Festibala: Epaimahaiaren Sari Nagusia

.

.

Dungeons & Dragons: Honor Among Thieves (John Francis Daley, Jonathan M. Goldstein)

| Fantasia | Ekintza |

1974an argitaratu zen Dungeons & Dragons lehen rol jokoaren egokitzapen zinematografikoa. Lapur xarmagarri batek eta abenturazale talde harrigarri batek lapurreta epiko bati ekingo, galdutako erlikia bat berreskuratzeko, baina gauzek beste norabide bat hartuko dute okerreko pertsonekin topo egiten dutenean.

Filmak izen ezagun ugari bitzen ditu aktore-taldean: Chris Pine, Michelle Rodriguez, Regé-Jean Page, Justice Smith, Hugh Grant, Sophia Lillis eta Chloe Coleman, esaterako.

 .

 .

Cocaine Bear (Elizabeth Banks)

| Komedia beltza |  Thrillerra |

Poliziez, turistez eta nerabez osaturiko jende-talde anitz bat Georgiako baso batean elkartu da, non 500 librako hartz beltz bat erotu egin den narkotrafikatzaile baten hegazkinetik eroritako kokaina hartu ondoren.

 .

.

Loli Tormenta (Agustí Villaronga)

| Komedia | Drama | Alzheimerra | Familia |

Edgar eta Robert haurrak amona Lola moderno eta kaotikoaren zaintzapean bizi dira Bartzelonako aldirietan, urte batzuk atzera ama galdu zutenaz geroztik. Bizimodu alaia eta lasaia daramate, egun batetik bestera atsekabearekin topo egingo duten arte: Lola alzheimerrak jota, prozesu azkar eta atzeraezin batean murgilduta dago.

Bi haurrak ez daude prest harengandik banandu eta harrera-leku batera bidaliak izateko, hortaz, gaixotasuna ezkutatzeko adimen eta fantasia handiz elikatutako zaintza-lana hartuko dute bere gain.

Irusoin euskal ekoiztetxearen parte-hartzea duen lan honek Susi Sánchez aktore sarituaren izango du protagonistak, amona Lolaren paperean.

.

.

El castigo (Matías Bize)

| Drama |

Ana eta Mateo, gaizki portatzeagatik zigor gisa minutu batzuk bakarrik utzi ondoren, galdutako semearen bila ari dira, etsi-etsian, errepide ondoko baso batean. Muturreko egoera honek maitasuna, bizitza eta familia eredu horretan bakoitzak dituen rolak birplanteatzera eramango du bikotea.

2023 | Malagako Jaialdia: Zuzendari onenari saria

2023 | Platino sariak:  Emakumezko aktore onenaren sarirako hautagaitza (Antonia Zegers)

.

.

Tin & Tina (Rubin Stein)

| Thrillerra | Beldurra |

Haurdunaldia eten eta espero zituen haurrak galduko dituenean, Jainkoarengan duen fedea ere galduko du Lola protagonistak. Berreskuratuko duenaren itxaropenez, Adolfo senarrarekin batera, mojen komentu batera joango da. Bertan, Tin eta Tina ezagutuko dituzte. Zazpi urteko bi neba-arreba aingerutar dira, Lola erabat erakarriko dutena. Adolfok gauza bera sentitzen ez badu ere, adopzio prozesua abiatzea erabakitzen dute.