Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren (CIMASUB 2024) lehiaketa abian da jada. Fikziozko film labur onena eta bideo erreportaje onena sarituko dituztenaren berritasunarekin, irailaren 15era bitartean aurkez daitezke proiektuak.

Urpeko Real Sociedad elkarteak antolatutako zinema zikloa, “itsaspeko ikusizko jai baten epizentroa” izango da 2024an ere. Azaroaren 21etik 22ra ospatuko dute aurtengo edizioa, berrogeita zortzigarrena, eta “sorpresaz eta emozioz beteta egongo dela iragarri dute antolatzaileek.

Izan ere, nobedade nabarmen gisa aurkeztu dute fikziozko film labur onenaren saria eta bideo erreportaje onenarena banatuko dituztela. Era berean, gure ozeanoak zaintzearen garrantzia hobekien jasotzen duen eta kontzientziazio ekologikoa hobekien ordezkatzen duen argazkia sarituko dute ere.

Hala, antolakuntzak ozeanoen edertasuna eta garrantzia sustatzeko lanari eutsiko dio beste edizio batez, baita gure ozeanoek dituzten arriskuak salatzeko erronkari ere. Bide horretan, ezinbestekoa dute lehiaketan parte hartzen duten profesionalen eta zaleen lan handia eta, hartara, beren kalitatezko lanak bidaltzeko gonbita luzatu diete beste urte batez.

Parte hartu nahi dutenek honako esteka hauetan aurki dezakete informazio garrantzitsu guztia: lehiaketaren oinarriak, eskainitako sariak eta parte-hartzeko formularioa. Filmfreeway plataforma bidezko inskipzioa gauzatzeko aukera ahalbidetu dute ere, CimasubFamily2024 doako kodea erabilita.

Datorren irailaren 15ean finkatu dute bata zein besterako epemuga.