Virginia López de Maturana UPV/EHUko Historia Garaikideko doktoreak  hitzaldia eskainiko du maiatzaren 21ean, Vital Fundazioa Kulturunean. 50eko hamarkadako hiriaz mintzatuko da, Juan Manuel Alfaro Caballeroren koloretako etxeko filmen bidez.

apika gasteiz-benetako kolorea-zinea

APIKA – Arabako Ikusentzunezko Produktoreen Elkarteak antolatua, 50eko hamarkadako Gasteizen herritarrak nola bizi ziren, eta batez ere, etxeko zinemaren bidez nola erakutsi izan den izango du hizketagai Virginia López de Maturana UPV/EHUko Historia Garaikideko doktoreak.

Juan Manuel Alfaro Caballeroren koloretako etxeko filmak izango ditu ardatz: “Dokumentu historiko hauek gure hiriak garai hartan zuen bizitzaren ikuspegi paregabea eskaintzen dute. Deportivo Alavesen eta FC Barcelonaren arteko partidak, Zeledonen lehen jaitsiera enblematikoa edo Katedral Berrian lehen harria jarri zeneko berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko meza”.

Benetako kolorea izendatu duten hitzaldia maiatzaren 21ean izango da, Vital Fundazioaren Kulturunean, eta sarrera doan da, edukiera bete arte.

Virginia Lopez de Maturana

UPV/EHUko Historia Garaikideko doktorea da, eta XX. mendeko Euskadiren historian aditua. Artikulu ugari argitaratu ditu eta nazioarteko kongresu eta mintegietan parte hartu du, Sancho el Sabio aldizkariko idazkari akademikoa izateaz gain. Euskadiko memoriari buruzko BegiradaK dokumentua egin zuen Eusko Jaurlaritzako batzordeko kide izan zen. Gainera, Arabako Lurralde Historikoko artxiboetako dokumentazioa baloratzeko batzordeko eta Memorial 3 de Marzo Fundazioko patronatuko kide da.