Bi federazioen mendeurrena aprobetxatuz, WOP Men di Film Saria eskainiko die mendia, natura eta abenduta uztartzen dituen zinema jaialdi bilbotarrak.

wop saria 2024-zinea

Gaixotasun neuro-degeneratiboen aurka borrokatzen duen enpresa soziala den  WOP – The Walk On Project Fundazioak Euskadiko eta Nafarroako mendi federazioei gorazarre egitea erabaki du. Mendizaletasunari eta mendiko baloreei eginiko ekarpen historikoa aitortuko zaie haien sorreraren mendeurrenean.

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako mendi elkarteek sustatuta, 1924ko maiatzaren 18an sortu zen Euskal Herriko Mendizale Federazioa, Federación Vasco-Navarra de Alpinismo izenez, Elgetan. Gaur egun, Euskal Mendizale Federazioa eta Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioa, elkarlanean ari dira organo iraunkor baten bidez, Euskal Herriko Mendi Biltzarra (EHMEBI) deitu dutena.

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 17. edizioaren baitan, abenduaren 6tik 15era bitartean, jasoko dute bi federazioetako arduradunek 2024ko WOP Mendi Film Saria, oraindik zehaztu ez duten ekitaldi berezi batean. Hala, aurreko urteetako omenduen zerrendara batuko dira: Edurne Pasaban (2023), Eduardo Martínez de Pisón (2022), Sebastián Álvaro (2021), Baltistán Fundazioa (2020), Nieves Meroi eta Romano Benet (2019), Juanjo San Sebastián (2018), Peter Habeler (2017), Sir Chris Bonington (2016), Josep Manuel Anglada (2015) eta Drawn (2014).