Nafarroako Gobernuaren Turismo sailak eta Nafarroako Film Commissionek elkarlanean antolatuta, lurralean film laburrak errodatzeko 11. edizioko izen-emate epea martxan da. Irailaren 5era bitartean bidal daitezke gidoi proposamenak.

Nafarroa Zinemaren Lurraldea-zinea

Nafarroako leku turistikoetan kokatutako fikziozko 10 film labur ekoizten laguntzea, erkidegoan turismoa sustatzeko. Horixe izan zuen sortze-helburua  Nafarroa Zinemaren Lurraldea lehiaketak, eta horretan dirau oraindik. Bada, adin nagusiko edozein pertsonak osatutako proiektu oro aurkeztu ahal izango da deialdira; gaia eta generoa libreak izango dira, baldin eta istorioa eta ekoizpena antolatzaileek esandako kokapenetako batean eta dagozkion mugarri turistikoetan gertatzen badira: Viana, Iruñea, Azkoien, Allo, Olazti, Ribaforada, Luzaide, Arguedas eta Urdazubi.

Programak bi fase izango ditu aurten ere. Aurrenekoan, sortzaileek irailaren 5era arte izango dute gidoi proposamenak (gehienez, 10 minutuko iraupena) bidaltzeko aukera. Behin proiektuak onartuta, aukeratuek bi hilabete luze izango dituzte sorkuntza lanak errodatu eta aurkezteko, azaroaren 22ra arte, hain zuzen. Horiek jendaurrean pantailaratuko dituzte irailaren 27tik 30era bitartean, parte hartu duten udalerrietako zinema aretoetan.

Antolakuntzaren xedea grabaketarako erraztasun guztiak eskaintzea da, eta beharrezkoa balitz lau lagunentzako egonaldia ordaintzeko prest dira. Gainera, bigarren fasean, bost sari banatuko dituzte: 2.500 euroko lehen saria, 1.000 euroko bigarren saria, argazki onenaren 500 euroko saria, ikusleen 500 euroko saria, eta epaimahaiaren 500 euroko sari berezia. Gainera, interpretazio onena sarituko duten 250 euroko laguntza banatuko dute.

Baduzu interesik? Ikusi informazio osatua hemen.