Superheroien familia (Helt super)

Animazioa | Ekintza | Txikientzat

Hedvigek 11 urte ditu eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin du, horregatik, aita ezingo da gehiago ‘Super lehoi’ izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du, aita ordezkatuz, hiriko superheroi bihurtzeko aukeratzen duenean. Horretarako, ordea, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da, ez dago oso sasoian eta superheroi izateko baino interesa handiagoa du bideojokotan jolasean ibiltzeko. Aitak, hurrengo superheroi bihur dadin, bere lehengusu Adrian aukeratzen du. Orduan, Hedvigek erreakzionatzeko ordua dela ikusiko du. Aurkitu ahal izango al ditu superbotereak?

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatuko den seigarren filma da.

.

.

The Flash (Andy Muschietti)

Ekintza | Fantasia | Zientzia-fikzioa | Drama

Bi mundu desberdinek talka egingo dute Flash filman, Barry protagonistak bere superbotereak denboran zehar bidaiatzeko eta iraganeko gertaerak aldatzeko erabiliko dituenean. Izan ere, bere familia salbatzeko helburuz jardungo du Barryk, baina, jakin gabe, etorkizuna aldatu du eta Zod jenerala itzuli den errealitate batean harrapatuta geldituko da. Mundu osoaren desagerpenaren mehatxua da nagusi, baina, oraingoan, biztanleak salba ditzakeen superheroirik gabe.

.

.

Asteroid City (Wes Anderson)

Komedia | 50ko hamarkada

1955. Fenomeno astronomikoak behatzeko eskola-lehiaketa batek elkartuko ditu herrialde oso bateko ikasle eta gurasoak (Junior Stargazer Convention), AEBetako basamortuko Asteroid City izeneko fikziozko hiri batean. Konbentzioa modu ikusgarrian etengo dute mundua aldatzen duten gertaerek.

2023 | Cannesko Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

.

Kandahar (Ric Roman Waugh)

Ekintza | Thrillerra

Irango erreaktore nuklear bat saboteatu ondoren, Tom Harris (Gerard Butler) CIAko agenteak bere nortasuna hedabideei jakinarazi zaiela jakingo du, informatzaile batek CIAk erreaktorearen suntsiketan duen inplikazioa azaldu ondoren. Harrisek 30 ordu baino ez ditu, hortaz, Kandaharreko(Afganistan) aireportura iritsi eta eraila ez izateko. Horretarako, Mo (Navid Negahban) izeneko afganiar itzultzaile baten laguntza beharko du, gerra gatazkak eragindako indarkeria eta odol isurketa mespretxatzen dituena.

.

.

Mascarade (Nicolas Bedos)

Komedia | Drama

Adrien dantzari limurtzaileak, motorreko istripu baten ondorioz bere ibilbidea amaitutzat jotzen duenak, bere gaztaroa alferrik galtzen du Kosta Urdinaren alferkeriak eramanda. Izan ere, Marthak, zinema industriatik igarotako loriak, mantentzen du.

Bere bizitza guztiz irauli egingo da, ordea, Margot ezagutzen duenean;  iruzur eta maitasun manipulazioen bidez bizi den izaki liluragarria. Elkarrekin bizitza hobe batekin amets egingo dute eta amarru deabruzko bat, fartsa sentimental bat, jarriko dute martxan.

2022 | Cannesko Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

.

Kepler Sexto B (Alejandro Suarez Lozano)

Drama | Fantasia

Zaida auzo xume batean bizi den neskato bakartia da. Jonas agure bakartia da bere bizilaguna, bere egunak irudimenezko munduan ematen dituena: bere pisua espazio-ontzi bat delakoan, Orion, planeta arrotz eta urrun batera bidaiatzen dutela amesten dute maiz. Hala, piskanaka, bien arteko elkartze kasual hori harreman berezi eta berezi batean bilakatuko da, non biek elkar deskubritu, elkarri lagundu eta elkar salbatuko duten.

2023 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

.

Upon Entry (Alejandro Rojas, Juan Sebastián Vasquez)

Drama | Thriller psikologikoa

Diego, Venezuelako hirigilea, eta Elena, Bartzelonako dantzaria, Estatu Batuetara joango dira bizitzera, bizitza berri bati ekiteko onetsitako bisekin. Bere asmoa bere karrera profesionalak bultzatzea eta “aukeren lurraldean” familia bat osatzea da. Baina New Yorkeko aireportuko immigrazio-gunean sartzean, bigarren ikuskaritzako gelara eramaten dituzte, eta han aduanetako agenteek ikuskapen-prozesu desatsegin bat eta psikologikoki nekagarria den galdeketa bat egingo diete, bikoteak ezkutatzeko zerbait izan dezakeen jakiteko ahaleginean.

2023 | Malagako Zinemaldia: Gizonezko aktore onenari saria (Alberto Ammann)

2023 | BAFICI – Buenos Airesko Zinema Independenteare Nazioarteko Jaialdia: Sail Ofiziala

2022 | Tallinn Black Nights Film Festival: FIPRESCI saria

Hyakka / A hundred flowers (Genki Kawamura)

Drama | Gaixotasuna  

Yurikori dementzia diagnostikatu diote, eta, beraz, adimena bizkor ari zaio hutsaltzen. Alabaina, bere seme Izumirentzat, amaren oroitzapenak bizi-bizirik diraute, esperientzia izan zuenean bezain bizi. Baina bizipen baten oroitzapenak nabarmen torturatzen du gizona: ama desagertu egin zela pentsatu zuenean.

Ikusi Ander Makazaga kideak idatzitako kritika, hemen.

2022 | Donostia Zinemaldia: Zilarrezko Maskorra zuzendari onenari (Genki Kawamura)

.

.

El fantástico caso del Golem (Burnin’ Percebes, Nando Martínez, Juan González)

Komedia | Zientzia-fikzioa

Parranda gau luze baten ondoren, erabat mozkorturik dagoela David terraza batetik behera eroriko da, Juan lagunaren begirada indargabearen aurrean. Daviden gorputzak auto baten kapotaren kontra joko du, mila zatitan desintegratuz. Inguruan inor eskandalizatu ez dela dirudienez, Juanek gertatutakoa ikertzeari ekingo dio.

2023 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

.

Jumeaux mais pas trop (Olivier Ducray, Wilfried Méance)

Komedia

33 urterekin, bi bikik bestearen existentzia deskubritzen dute. Harridura handiagoa da bata zuria eta bestea beltza delako. Baina larruazalaren kolorea urrun dago bereizten dituen bakarra izatetik.