Atabalak taldeak sortutako film laburrak irabazi du 2022ko edizioa, eta bi finalistek osatu dute palmaresa: Begizta eta Kuadrilako Afaixe lanek.

24 ordu digitalean 2022-zinea

Multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula berria irekitzea du helburu 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketak, lan-taldeak sortuz eta teknologia berriak erabiliz. Oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu behar izaten dute parte hartzaileek.

Hala, urtero legez, esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar izan dira lanean, aurten, ‘hil arte bizi’, ‘egutegia’, eta ‘gezurra’, hurrenez hurren, eta horiek erabiliz ekin zioten hainbat taldek ekinari, abenduaren 4an.

Bada, dagoeneko, Elorrioko Arriola Antzokiak jakinarazi ditu 24 Ordu Digitalean ekimeneko irabazleak. Atabalak taldeak sortutako Amadoll film laburra izendatu dute garaile. Egileek 700 euro jaso dituzte.

Bi finalistek osatu dute 2022ko palmaresa: Banda aparta taldeak sortutako Begizta lanak, eta Atso Beltzak taldearen Kuadrilako Afaixe sorkuntzak. Bataren zein bestearen arduradunek 500 euro jaso dituzte opari.