bego_vicario

Begoña Vicario EHUko Arte Ederren fakultateko irakaslea da, eta Euskadiko Filmategiaren eta EHUko Udako Ikastaroen ekimenez, uztailaren 2tik 4ra Donostiako Miramar Jauregian egin zuten Euskal Zinema: Zinemagileen hiru belaunaldi (loturan gogoeta) ikastaroan parte hartu zuen. Animaziozko euskal zinema izan zuen hizpide, eta 80ko hamarkadaz geroztik, lehen urratsak eman zituenetik, alegia, bilakaera interesgarria izan duela azpimarratu zuen.

Vicariok ere EHUn egin zituen ikasketak, ikus-entzunezkoen adarra jarraiki, eta ondoren hainbat hilabeteko egonaldia egin zuen Moskuko Pilot ekoizpen etxean. Hala, animazioan espezializatu zen, eta hainbat lan zuzendu ditu bere ibilbidean zehar, hala nola, Geroztik ere (1993), Hara-Hona (1994), Pregunta por mi (1996) -animaziozko lan onenaren Goya Saria jaso zuen-, Zureganako grina (1996) eta Haragia (1998).