Akademiak Goya sarien 37. edizioan lehiatuko diren film laburren lehen hautaketa iragarri du, animazio, dokumental eta fikzio kategorietan. 35 lanez osatutako zerrendan, badira euskal jatorriko ugari.

Film laburren batzordeek hamar titulu aukeratu dituzte animazio generoari dagokionean, beste hamar dokumentalen atalean eta, azkenik, hamabost izango dira fikzioari eskainitako ataleko ordezkariak. Akademikoena izango da azken hitza; aste batzuk izango dituzte filmak ikusi eta beren gogokoenari bozka emateko, eta 2023ko Goya Sarietarako behin betiko hautagai izango direnak erabakitzeko.

Arestian aipatu bezala, euskal film andana ageri da aurre-hautatutako lanen zerrenda horretan:

Animazioa:
▪️ Loop, Pablo Polledri

▪️ Ur azpian lore, Aitor Oñederra

Fikzioa:
▪️ Maldita. A love song to Sarajevo, Amaia Remirez eta Raul de la Fuente
▪️ Yungay 7020, Elena Molina eta Raquel Calvo

Fikzioa
▪️ Cuerdas, Esti Urresola
▪️ Tula, Beatriz Silva
▪️ 36, Ana Lambarri

Ezagutu film labur aurre-hautatuen zerrenda osatua, hemen.

Zorionak eta zorte on!