Kutsidazu

Kutsidazu 353. ‘ONCE UPON A TIME IN AMERICA’

Zuzendaria: Sergio Leone Urtea: 1984 Iraupena: 229 min. Herrialdea: AEB Generoa: Drama | Mafia | Adiskidetasuna XX. mende hasiera. David Aaronsonek, haur judutar gixajoak, Max ezagutuko du Manhattango aldirietan. Lagun min bilakatuko dira, eta barrutiko beste gaztetxoekin batera gaizkile-talde bat osatuko dute. Mafioso bilakatuko dira gerora, Lege Lehorraren garaian. Sergio Leone zinemagile italiarrak zuzendutako azken film luzea da, Once upon a time trilogia itxiko duena. Leonek

By |2023-12-07T12:20:30+02:007 abendua, 2023|

Kutsidazu 352. ‘120 BATTEMENTS PAR MINUTE’

Zuzendaria: Robin Campillo Urtea: 2017 Iraupena: 143 min. Herrialdea: Frantzia Generoa: Drama | Gaixotasuna | GIB -HIES Paris, 90eko hamarkadaren hasieran. Aktibista gaztez osatutako talde batek HIESari buruzko kontzientzia piztuarazi nahi du. Kide berri bat, Nathan, harrituta geratuko da Sean taldekidearen erradikaltasunarekin eta energiarekin; izan ere, bere azken hatsa eskaini dio borrokari. Robin Campillok zuzendutako eta Nahuel Pérez Biscayart aktore argentinarra protagonista duen film frantsesa, filma

By |2023-12-04T11:45:12+02:001 abendua, 2023|

Kutsidazu 351. ‘I, DANIEL BLAKE’

Zuzendaria: Ken Loach Urtea: 2016 Iraupena: 100 min. Herrialdea: Erresuma Batua Generoa: Drama | Film-soziala | Lan-mundua Bere bizitzan lehen aldiz, Daniel Blake 59 urteko zurgin ingelesak gizarte-laguntzara jo beharko du, bihotzeko osasun-arazoak medio. Medikuak lan egitea debekatu badio ere, administrazioak lanpostu bat bilatzera behartuko du zigorra jaso nahi ez badu. Enplegu bulegoan, Katie ezagutuko du, emakume ezkongabea, bi haur txikiren ama. Britainia Handiko administrazio-amarruan preso,

By |2023-11-27T14:50:02+02:0024 azaroa, 2023|

Kutsidazu 350. ‘SIDEWAYS’

Zuzendaria: Alexander Payne Urtea: 2004 Iraupena: 123 min. Herrialdea: AEB Generoa: Komedia | Drama Rex Pickettek idatziriko izen bereko eleberritik moldatua, filmak berrogeiak beteak dituzten bi tipo kontrajarriren istorioa kontatzen du, Santa Barbarako mahastien herrira astebez egingo duten bidaian. Miles dibortziatu deprimituak, idazlegai eta ardozale amorratuak, ezkontzeko zorian dagoen Jack lagun zaharrari mahasti ezagun batzuk bisitatzeko bidaia bat egitea proposatzen dio. Bikote bitxia osatzen dute: Jack

By |2023-11-17T13:19:53+02:0017 azaroa, 2023|

Kutsidazu 349. ‘GOOD BYE, LENIN!’

Zuzendaria: Wolfgang Becker Urtea: 2003 Iraupena: 118 min. Herrialdea: Alemania Generoa: Drama | Komedia Berlin, 1989ko urria. Harresia erori baino egun batzuk lehenago, Alexen ama, bere ideia komunistez harro dagoen emakumea, koman sartu da. Zortzi hilabete geroago esnatzen denean, bere semeak ahal duena eta ezina egingo du Alemania bateratu eta kapitalista batean bizi dela jakin ez dezan. Familiaren apartamentua iraganean ainguratutako uharte bihurtzea izango du helburu,

By |2023-11-17T09:49:24+02:0010 azaroa, 2023|

Kutsidazu 348. ‘TWISTER’

Zuzendaria: Jan de Bont Urtea: 1996 Iraupena: 113 min. Herrialdea: AEB Generoa: Ekintza | Thriller | Drama Ekaitzak eta tornadoak ikerketa gai dituzten bi zientzialari taldek, emaitzak lortzen lehenak izateko lehian daude etengabe. Oklahomako azken mende erdiko ekaitzik handienaren berehalako iritsieraren berri izango dutenean, are gehiago biziagotuko da norgehiagoka. Baliabide gutxien dituen taldeko kidea da Jo Harding, dibortziatzear dagoen emakumea, senarrari laguntza eskatu beharko diona.

By |2023-11-03T12:01:13+02:003 azaroa, 2023|

Kutsidazu 347. ‘HALLOWEEN’

Zuzendaria: John Carpenter Urtea: 1978 Iraupena: 93 min. Herrialdea: AEB Generoa: Beldurra, Slasher AEBko Illinois estatuko Haddonfield udalerrian Halloween gau batez, Michaelek, sei urteko mutikoak, bere familia osoa sukaldeko laban batez erail zuen, ondorioz eroetxe batean sartua izan zen. Baina hamabost urte beranduago, Haloween bezperan, ihes egitea lortuko du. Hiltzaile psikopata jaioterrira itzuli eta hilketak burutzen jarraituko du. Bitartean, eroetxean bere medikua zen Loomis doktoreak arrastoa

By |2023-11-03T11:45:32+02:0027 urria, 2023|

Kutsidazu 346. ‘OMAR’

Zuzendaria: Hany Abu-Assad Urtea: 2013 Iraupena: 99 min. Herrialdea: Palestina Generoa: Drama | Thrillerra Omar gazte palestinarrak eskarmetu handia du okupatutako lurraldeko murrua zeharkatzen, Nadia ezkutuko maitea bisitatzeko maiz saihestu behar izaten baititu tropa inbasoreen balak. Baina egun batean erresistentzia ekintza baten ondoren harrapatzen dutenean, katuaren eta saguaren joko hilgarri bat hasiko du polizia militarrarekin. https://www.youtube.com/watch?v=Vve_uJhUz0Y

By |2023-10-20T13:17:02+02:0020 urria, 2023|

Kutsidazu 345. ‘Autumn Sonata’

Zuzendaria: Ingmar Bergman Urtea: 1978 Iraupena: 99 min. Herrialdea: Alemania Generoa: Drama | Drama psikologikoa Charlotte piano-kontzertista ospetsua da, eta bere ibilbidean hain murgilduta egon denez, ez du bere alaba Eva zazpi urtean ikusi. Bere aldetik, Evak, bere senarrarekin eta larriki ezgaitutako ahizpa batekin bizi denak, maitasun-gorroto harremana du amarekiko. Hainbeste urteren ondoren, Charlottek bisitan joatea erabakiko du.  Gordintasun emozionalez beteriko solasaldiak izaten doazen heinean, haien

By |2023-10-13T11:20:04+02:0013 urria, 2023|

Kutsidazu 344. ‘EL ESPÍRITU DE LA COLMENA’

Zuzendaria: Víctor Erice Urtea: 1973 Iraupena: 94 min. Herrialdea: Espainia Generoa: Drama | 40ko hamarkada 1940an, Gaztelako goi-lautadako Hoyuelos herrian deportaturik dagoen familiaren historia du hizpide. Aitak erlauntzak zaintzen ditu eta nobela antzeko zerbait idazten du gauetan; amak amodiozko gutunak idazten dizkio erbestean dagoen norbaiti, eta tximinian erretzen ditu bueltan jasotakoak. Bestalde, Isabelekin, bere ahizpa gaztearekin zinemara joatea maite du Anak, fantasiarako tartea eskaintzen baitio horrek.

By |2023-10-06T11:44:41+02:006 urria, 2023|
Go to Top