120BMP - zinea

Zuzendaria: Robin Campillo

Urtea: 2017

Iraupena: 143 min.

Herrialdea: Frantzia

Generoa: Drama | Gaixotasuna | GIB -HIES

Paris, 90eko hamarkadaren hasieran. Aktibista gaztez osatutako talde batek HIESari buruzko kontzientzia piztuarazi nahi du. Kide berri bat, Nathan, harrituta geratuko da Sean taldekidearen erradikaltasunarekin eta energiarekin; izan ere, bere azken hatsa eskaini dio borrokari.

Robin Campillok zuzendutako eta Nahuel Pérez Biscayart aktore argentinarra protagonista duen film frantsesa, filma 90eko hamarkadako HIESaren epidemian eta haren inguruan sorturiko asaldura sozialean oinarritutakoa.  Arnaud Valois eta Adèle Haenel aktoreek osatzen dute aktore-nagusien taldea.