Zuzendaria: Alexander Payne
Urtea: 2004
Iraupena: 123 min.
Herrialdea: AEB
Generoa: Komedia | Drama
Rex Pickettek idatziriko izen bereko eleberritik moldatua, filmak berrogeiak beteak dituzten bi tipo kontrajarriren istorioa kontatzen du, Santa Barbarako mahastien herrira astebez egingo duten bidaian.
Miles dibortziatu deprimituak, idazlegai eta ardozale amorratuak, ezkontzeko zorian dagoen Jack lagun zaharrari mahasti ezagun batzuk bisitatzeko bidaia bat egitea proposatzen dio. Bikote bitxia osatzen dute: Jack seduktorea da; Miles, ezkorra. Jackek ezkondu aurreko azken egunak dastatu nahi ditu, Milesek ardo perfektua aurkitzea besterik nahi ez duen bitartean.