Zuzendaria: Wolfgang Becker
Urtea: 2003
Iraupena: 118 min.
Herrialdea: Alemania
Generoa: Drama | Komedia
Berlin, 1989ko urria. Harresia erori baino egun batzuk lehenago, Alexen ama, bere ideia komunistez harro dagoen emakumea, koman sartu da. Zortzi hilabete geroago esnatzen denean, bere semeak ahal duena eta ezina egingo du Alemania bateratu eta kapitalista batean bizi dela jakin ez dezan.
Familiaren apartamentua iraganean ainguratutako uharte bihurtzea izango du helburu, sozialismoaren museo moduko bat, non ama eroso biziko den, ezer aldatu ez delakoan.