Once upon a time in America-kutsidazu-zinea

Zuzendaria: Sergio Leone

Urtea: 1984

Iraupena: 229 min.

Herrialdea: AEB

Generoa: Drama | Mafia | Adiskidetasuna

XX. mende hasiera. David Aaronsonek, haur judutar gixajoak, Max ezagutuko du Manhattango aldirietan. Lagun min bilakatuko dira, eta barrutiko beste gaztetxoekin batera gaizkile-talde bat osatuko dute. Mafioso bilakatuko dira gerora, Lege Lehorraren garaian.

Sergio Leone zinemagile italiarrak zuzendutako azken film luzea da, Once upon a time trilogia itxiko duena. Leonek 10 urte baino gehiago behar izan zituen filma produzitzeko, eta ez zen New Yorken errodatu, baizik eta Erromako Cinecittà estudioetan. Robert De niro eta James Wood ditu protagonista, eta musika Ennio Morriconek konposatu zuen. Filma eta soinu banda historiako onenen artean kokatzen dute kritikariek.