Zuzendaria: Ken Loach
Urtea: 2016
Iraupena: 100 min.
Herrialdea: Erresuma Batua
Generoa: Drama | Film-soziala | Lan-mundua
Bere bizitzan lehen aldiz, Daniel Blake 59 urteko zurgin ingelesak gizarte-laguntzara jo beharko du, bihotzeko osasun-arazoak medio. Medikuak lan egitea debekatu badio ere, administrazioak lanpostu bat bilatzera behartuko du zigorra jaso nahi ez badu.
Enplegu bulegoan, Katie ezagutuko du, emakume ezkongabea, bi haur txikiren ama. Britainia Handiko administrazio-amarruan preso, Daniel eta Katie elkar laguntzen saiatuko dira.