Maddi Barberrekin zine gaualdia, Irisarrin
Kirikoketa idazketa tailerraren baitan, zinemagile nafarraren 592 metroz goiti (2018) eta Paraiso (2021) lanak proiektatuko dituzte Ospitalean; ostean solasaldia egingo da.
Kirikoketa idazketa tailerraren baitan, zinemagile nafarraren 592 metroz goiti (2018) eta Paraiso (2021) lanak proiektatuko dituzte Ospitalean; ostean solasaldia egingo da.
Azaroaren 21etik 24ra bitartean ospatuko dute Hazparnen egin ohi duten euskal zinemaldia, eta bertan, azken hilabete eta urtean aurkeztutako eta oihartzuna izan duten euskal ekoizpenak pantailaratuko dituzte. Musika ere ez da faltako.
Apirilaren 26tik 29ra bitartean egingo dute 2023ko ekitaldia, Baionako L’Atalante zinegelan, eta euskal zinemagintzari eskainitako foku berezia hartuko du beste behin, emakumezko sortzaileen lanak nabarmenduz.
Besteak beste, Ikusmira Berriak programaren bederatzigarren edizioan hautatu dituzten sortzaileei eskainitako saioa hartuko du Tabakalerak apirilaren 8an. David Perez Sañudoren La colcha y la madre (2021) eta Maddi Barberren 592 metroz goiti (2018) film laburrak egongo dira ikusgai.
Dokumentalgintzari eskainitako hitzordu berri bat atondu du Kanaldudek, Ipar Euskal Herriko euskarazko web telebista partehartzaileak, martxoaren 2an. 592 metroz goiti (2018), Desagertzea (2021) eta Zaurietan kolorea (2021) izango dira ikusgai Dokumental Gaua deiturikoan.
Salamancako DA2. Domus Artium 2002n Maddi Barber euskal dokumentalgileari eskainitako zikloa izango da ikusgai maiatzaren 30era arte. Sortzailearen hiru proposamen emango dituzte, 592 Metroz Goiti (2018), Urpean Lurra (2019) eta Gorria (2020).
COVID-19 birusak etxean geratzera behartu gaituen honetan, ikus-entzunezko hainbat lan denon eskura utzi dituzte kultura eragile, zentro eta erakundek. Doxa Producciones ekoiztetxeak, adibidez, hiru film ikusteko aukera luzatu du: Asier ETA biok (Aitor eta Amaia Merino, 2013), 592 metroz goiti (Maddi Barber, 2018) eta 163 días. La huelga de bandas (Larraitz Zuazo, 2017).
Urtero legez, mendia eta abentura uztartzen dituen zinema hitzordua izango dute Izaban. Abenduaren 5etik 7ra, Ukerdi Mountain Film Festival jaialdiak hartuko du Nafarroako Pirinioetako herria, eta bi saio eskainiko dituzte egunero.
Historia, krisiak eta desgaitasuna izango dira Gasteizen ospatuko den Euskal Zinema Dokumentalaren Astearen ardatza. Hilaren 21etik hasita 25era barne egingo dituzte emanaldiak, 20:00etan, Vital Fundazioa Kulturunean. Doako saioak izango dira guztiak.
Euskal zinemagintzari eskainitako zikloa antolatuko dute elkarlanean Uruguaiko Cinemateka erakundeak, Etxepare Euskal Institutuak eta Zinebi jaialdiak. Irailaren 5etik 10era egingo dituzte proiekzioak, Cinemateca Uruguayaren egoitzan, Montevideo hiriburuan.