Euskal zinemagintzari eskainitako zikloa antolatuko dute elkarlanean Uruguaiko Cinemateka erakundeak, Etxepare Euskal Institutuak eta Zinebi jaialdiak. Irailaren 5etik 10era egingo dituzte proiekzioak, Cinemateca Uruguayaren egoitzan, Montevideo hiriburuan.

Pello Gutierrez donostiarraren ‘ZAIN’ filma izango da Uruguayko Cinematekan ikusgai izango den filmetako bat.
Euskal sortzaileen lana balioan jarri, eta horien jarduna zabaltzea izango da zikloaren helburu nagusia. Horretarako, azken hilabeteetan aurkezturiko film nabarmenduenen sorta osatu dute, sei film luze eta zazpi laburrekin. Zinebi jaialdiaren ekimenez gauzatuko da erakusketa.
Ziklo horri esker, Uruguaiko adituek eta zaleek Euskal Herriko zinemagintzearen gaur egungo joera eta ezaugarrien barri zehatza izango dute. Zinebiko arduradunek azaldutakoaren arabera, bi ezaugarri nagusi betetzen dituzte hautatutako film guztiek: batetik, zinemagile gazteen lanaren fruitu dira denak, eta bestetik, zinemagintzaren alderdirik askeena eta sortzaileenetik izan dira sortuak.
Bada, ondorengoak dira ikusgai izango diren lanak:
- Ancora lucciole, Maria Elorza
- Oreina, Koldo Almandoz
- Zain, Pello Gutierrez
- Dualité, cartografías transculturales, Itxaso Diaz
- Variaciones de Winterreise, Ines Garcia
- Izaro, Txuspo Poyo
- Amor siempre, Maider Fernandez
- Muga deitzen da pausoa, Maider Oleaga
- Ikusleak, Jesús M. Palacios
- Estrellado, Blanca Oria
- En la luna, Colectivo Hauazkena
- 592 metroz goiti, Maddi Barber
- Lurralde hotzak, Iratxe Fresneda