Estreinaldiak: Uztailak 20

Mamma Mia: Here We Go Again! Hamar urte igaro dira 2008ko abuztu sargoritsuan ‘Mamma Mia’ film musikalaren erritmora dantza egin genuenetik. Udan ikusteko film erraz horietako bat topatu genuen zineman, aretora itzal eta fresko bila jo eta, argumentu landu baten beharrik izan gabe, parrez freskatu ginen. Istorioaren hastapenetara eramango gaitu filmaren bigarren atal honek, guztiak zentzua hartu zuen udara horretara. Sophie protagonistak ama izango dela