Mamma Mia: Here We Go Again!
Hamar urte igaro dira 2008ko abuztu sargoritsuan ‘Mamma Mia’ film musikalaren erritmora dantza egin genuenetik. Udan ikusteko film erraz horietako bat topatu genuen zineman, aretora itzal eta fresko bila jo eta, argumentu landu baten beharrik izan gabe, parrez freskatu ginen.
Istorioaren hastapenetara eramango gaitu filmaren bigarren atal honek, guztiak zentzua hartu zuen udara horretara. Sophie protagonistak ama izango dela jakin berri du, eta bizitzaren etapa berri horretarako prestatu beharko du bere burua. Berehala ohartuko da, ordea, ez dagoela aurrera egiterik, atzera begiratu gabe. Izan ginenetik eraikitzen dugula izango garen hori.
Collide
Opor garaia dugun honetan, geroz eta jende gehiagoren erabakia da motxila bizkarrean hartu eta ibiltzen hastea. Hori izango da, hain zuzen ere, film honetako bikote protagonistaren asmoa. Pozik eta gogotsu ekingo diote AEBetatik Europarako bidaiari, Alemaniatik igaroko direnean topatuko dutenaren ezjakinean.
Happy End
Egungo gizarte-errealitatearen erretratu gordina egiten du filmak. Bizi dugun munduaren dualtasunaren argazkia da, txanponaren bi aldeen erakuslehio bat.
Calais inguruan empresa handi bat duen familia burgesa da filmeko protagonista. Beste aldean, pasu batzuetara soilik, milaka errefuxiatu hartzen dituen kanpamendua dago.
Siberia
Diamanteen kontrabandoan aritzen den tratulari baten larruazalean jarriko da Keanu Reaves aktorea. Siberiara bidaiatuko du bere kidearen desagerpena argitzeko asmotan,eta kafe saltoki baten jabe den Katyarekin egingo du topo bertan.
Istorioaren ohikotasuna dela, pantaila handiak erakutsiko digun elurtea bezain hotzak geratuko gara akaso…
Itsasontziak erreskatean!
Ekaitz gogor bat iristear dela Eliasek larrialdi deia jasoko du Portu Handi hiritik, Zulo Beltza izeneko haitzuloan arazoak dituen itsasontzi bat erreskatatzera joan dadin. Erreskatean oso adoretsu jokatu ondoren, Portu Handiko erreskate-ontzi nagusia izatea eskainiko diote. Bitan pentsatu gabe, Eliasek bere betiko lagunak utzi eta hiri handira joko du, han lanari ekiteko asmoz.
Baina Portu Handin erreskate-ontzi izatea uste baino askoz zeregin zailagoa da. Arratsalde batez, talka egingo du bertako talde batekin. Izan ere, metal preziatu bat ateratzeko hondealanetan ari direla jakin du, eta metal horrek Kliman eragina duten uhin eletromagnetikoak igortzen dituela.
Konturatuko al da Elias legez kanpoko hondealanak geldiarazteko ezinbestekoa duela bere lagunen laguntza?
Das schweigende Klassenzimmer (The Silent Revolution)
Berlin, 1956an. Hiria erdibitu zuen harresia eraikitzeko bost urte falta diren garaian kokatuko gaitu filmak. Ikasle talde bat izango da istorioaren erdigunea, eta Iraultza Hungariarraren biktimen alde egingo duten elkartasun keinu batek abiaraziko du argumentua.
Garaiko testuinguru soziopolitikoaren azalpen garbia egiten du, tarteka ikuspegi ezezagun batetik, aktore plantel gazte baten talentuaz baliaturik.