Hogeigarren urteurrena bete du 2018an Kimuak egitasmoak. Euskadiko Filmategiaren ekimenez sortu zuten 1998an, eta, ordutik, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin euskal film laburrak nazioartean sustatzea eta banatzea izan dute jardun nagusia.

Deialdi bat zabaltzen dute urtero, jasotako lan guztiak aztertu eta EAEn ekoiztutako zazpi bat film laburren aukeraketa osatzen dute horiekin. Ondoren, lan hauek azpititulatu, eta mundu osoko zinema jaialdietara banatzen dituzte. Udaberriarekin batera, “euskal laburgintzan ernatzen diren kimuak” jasotzen dituzte urtero, eta bilduma osatzen dute horiekin.

Bada, 2018ko proiektu hautatuekin osatutako sortaren bi alde ditugu zuek guztiekin partekatzeko. (Hemen ezagutu ditzakezue ditzakezue bertan ikusgai diren lanak).

Hilabete luze, uztailaren 31a bitarte, izango duzue formularioa bete eta zozketan parte hartzeko.

Ez galdu aukera, eta zorte on!