1| AURKEZPENA

Heldu da Zinea atarian urtebetez zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa! Aurten ere, zinemari buruzko errepertorioa biribiltzeko asmotan, zinema-aretoetan ikusgai diren filmen kritikak argitaratzeko asmoa dugu.

Hori dela eta, zeregin horretaz arduratuko den laguna behar dugu, zineman jarduten duen norbait, ala besterik gabe, zinemazalea den edonor. Azken urteetan Uxue ArzelusAritz SorzabalMikel ZumetaZigor Etxebeste, Sara Hernandez eta Ixone Santamaria izan ditugu gurekin lanean, eta orain, 2021ko uztailetik aurrera gurekin urtebetez ariko den kritikari berria topatu nahi dugu.

.

2| EGUTEGIA

Proposamenak jasotzeko deialdia 2021eko apirilaren 19an zabalduko dugu, eta parte hartu nahi dutenek maiatzaren 28ra arte izango dute epea beren lanak bidaltzeko.

Irabazlea ekainaren erdialdean iragarriko da,  www.zinea.eus atarian eta ekimen honekin elkarlanean ari diren erakundeen hedabideetan. Jakina, irabazleari lehenago jakinaraziko zaio bide pribatutik

Uztailaren 7an, asteazkena, argitaratuko du bere lehen iruzkina.

.

3| LEHIAKETAREN OINARRIAK

  • Euskal film baten kritika. Parte hartzaileek euskal film bat hautatu eta haren inguruko kritika egin behar dute. info@zinea.eus helbidean jasoko ditugu hauek.
  • Formatua. Kritikek izan ohi duten formatua errespetatu behar da. 300 eta 400 hitz bitartekoa izan behar du, eta filmaren izenburua, zuzendaria, urtea eta herrialdea aipatzea ezinbestekoa izango da.
  • Lana bidaltzeko azken eguna maiatzaren 28a izango da, ostirala (egun hori barne). Egilearen izen-abizenak, adina, herria, posta-helbidea eta telefonoa adierazi beharko dira bidalketarekin batera.
  • Deialdira aurkeztutako kritika guztiak ZINEA atarian argitaratuko ditugu lehenengoz eta, ondoren, Ganbara datutegian jarriko ditugu. Kritika bidaltzen duen hautagai orok bere lana argitaratzea onartuko du, beraz.
  • Kritikaria aukeratzeko, ikus-entzunezkoen sektorean profesional eta aditu den epaimahaikide talde baten iritzia izango dugu kontuan.
  • Pertsona bakoitzak kritika bakarra bidaltzeko aukera du.
  • Urtebeteko lana. Irabazleak urtebeteko konpromisoa hartuko du Zinea atariko arduradunekin, eta deialdira aurkeztutako lanaren ezaugarri antzekoak dituen kritika osatu beharko du astero. Ohi bezala, asteazkenetan argitaratuko ditugu lanok.
  • Egindako kritika bakoitzagatik ordainduko zaio, ohiko kolaborazioen prezioan.

.

4| OINARRIAK ONARTZEA

Izena emateak oinarri hauek onartzea esan nahi du.

Oinarrietan aurreikusi gabeko edozein arazo antolatzaileek ebatziko dute.

Oinarrietan aldaketak egin eta/edo eranskinak txertatu ahalko dira, antolatzaileei ez dagozkien arrazoiengatik.

 .

Informazio gehiago:  

info@zinea.eus / 943 50 42 06

zinea.eus

0