‘2062’ zuzeneko zinema ikuskizuna eskainiko dute Donostiako Tabakaleran
Otsailaren 24an, larunbata, Kamaleoiak Gara! programaren baitan, hamabi urtetik gorako gazteentzako 2062 zuzeneko zinema emanaldia egingo dute Tabakaleran. Karla Kracht eta Andres Baldiez dira ikuskizunaren arduradunak, eta ekitaldia 17:00etan hasiko da. Sarrera doakoa izango da.