Parte hartze marka hautsi du Animadebak, jasotako 1349 obrarekin

Indartsu dator Animadeba jaialdiaren 11. edizioa. Martxoaren 22an itxi zuten ekaineko ekitaldirako izen ematea, eta 1349 proiektu jaso dituzte orotara, inoizko zifrarik altuena. Hautespen Batzorde baten esku dago orain aukeraketa finala egitea.