Huhezinemaren 11.edizioak baditu irabazleak

Iragan ostiralean, martxoaren 23an, ezagutu genituen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11.edizioko irabazleak.  Arratsaldeko 16:00tan ekin zioten amaiera ekitaldiari, eta ikasle, zinemazale, zein zudendari, babesle eta egileek lepo bete zuten Aretxabaletako Arkupe aretoa. Hesian taldeko abeslari den Zuriñe Hidalgok eta Iban Garcia Youtuberrak gidatu zuten saioa.

By |2019-05-15T16:39:52+02:0026 martxoa, 2018|

Ezagutu Irudienea guneko aurtengo egitaraua!

Abenduaren 6tik 10era luzatuko den 52. Durangoko Azokaren aurkezpenarekin batera, gune bakoitzaren programazioa ere aditzera eman dute gaur. Ikus-entzunezko urteko ekoizpen interesgarrienak biltzen dituen Irudienea gunean, halaber, dozenatik gora lan eskainiko dituzte, tartean, Estitxu (Franck Dolosor, 2017) dokumentala eta Handia (Jon Garaño eta Aitor Arregi, 2017) arrakastatsua. Hilaren 8an, gainera, ‘Handia’ efektua: zerk mugitzen gaitu? solasaldia antolatuko dugu Zinea atariko kideok, eta guztiok zaudete gonbidatuta!

By |2017-11-30T12:32:40+02:0021 azaroa, 2017|

Animaziozko film batek irabazi du Euskal Zine Bilerako film onenaren sari profesionala

Begoña Vicarioren Jane, Tarzan ez zen horren guay animaziozko filmak jaso du Lekeitioko 28. Euskal Zine Bilerako film profesional onenaren saria, eta Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolaren Zulo izan da saritua amateurren kategorian; emakumezkoek zuzendutako proiektuak, biak. Aurtengo Benito Ansola sorkuntza beka, ostera, Ruben Martinez Rosasentzat izan da, eta datorren urteko jaialdian Altsolorra proiektuaren emaitza aurkeztu beharko du.

By |2017-11-30T13:55:33+02:0023 urria, 2017|
Go to Top