‘Dirtbag: The Legend of Fred Beckey’ filmak irabazi du 10. Mendi Film jaialdiko sari nagusia

Bederatzi egunez, 51 film eskaini dituzte Bilbao Mendi Film jaialdiaren 10. edizioko Sail Ofizialean, eta larunbatean, abenduak 16, iragarri zuen epaimahaiak aurtengo palmaresa. Dave O’Leske zinegilearen Dirtbag: The Legend of Fred Beckey izan da irabazle nagusia, film onenaren Urrezko Eguzkilore saria jaso baitu, eta zuzendari onenaren garaikurra Ben Pagentzat izan da, The Frozen Road lanagatik.

By |2017-12-28T10:11:55+02:0018 abendua, 2017|

51 filmek osatuko dute Bilbao Mendi Film Festival jaialdiko Sail Ofiziala

Mendia eta arriskuzko kirolak oinarri dituen Bilboko Mendi Film Festival zinema jaialdiaren 10. edizioa abenduaren 8tik 17ra egingo dute, eta Sail Ofizialean dozena bat herrialdetako 51 film lehiatuko direla iragarri dute antolatzaileek, tartean, lau euskal ekoizpen. Jaialdia Mountain (Jennifer Peedom, 2017) dokumental ikusgarriak zabalduko du Euskalduna Jauregian egingo duten Hasiera Ekitaldian.

By |2017-12-07T14:06:25+02:0029 azaroa, 2017|
Go to Top