V. Euskal Dokumentalen Zikloa egingo dute Lasarte-Orian
Bosgarren urtez segidan, Euskal Dokumentalen Zikloa antolatu dute Lasarte-Oriako Okendo Zineklubeko kideek. Memoria historikoa, sexu abusuak, gerra eta migrazioa, musika eta esperimentazioa… ertz askotariko gaiak biltzen dituen programazioa atondu dute, otsaila osoan zehar zabalduko dena.