Paperezko Zinema. ‘Ruins’. Kronika
Garoa Kultur Laborategiarekin elkarlanean abiatu genuen atzo, urriak 31, Paperezko Zinema ekimena. Hilean behin, film bat eskainiko dugu Zabaleta kaleko liburu-dendan Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariaren laguntzarekin, eta ostean mintzaldia egingo dugu lanaren sortzailearekin. Lehen saioak indarrak hartzeko balio izan digu, eta datozen emanaldietan ez gaitu inork geldituko! Zazpi eta erdiak pasatxo ziren Zabaleta kaleko 34.eko eserlekuetan eseri ginenean. Ekimen honen atzean gauden Garoa liburu-dendako arduradunek