‘Bertatik bertara 22’ deialdiak lotuko ditu Santander, Bilbo eta Logroño 

Musika, zirkua, zinema eta arte garaikidea izan dira ‘Bertatik bertara 22’ izeneko laguntza programak diruz lagunduko dituen adierazpide kulturalak. Santander, Bilbo eta Logroñoko udalek sustatutako deialdia da, haien arteko kultur ehunaren elkarlana sustatu eta hiri bakoitzeko programazioa osatuko duten proposamen berrien sorkuntzaren alde egiteko.