Zinema Zubiak, Miarritzeko FIPADOC jaialdian ere bai
Zinema Zubiak programaren esparruan, euskal lurraldeetako ekoizleen presentzia errazteko helburua duen lankidetza-akordioa sinatu dute Miarritzeko FIPADOC PRO industria atalaren arduradunekin. Honi esker, topaketa andana egingo dituzte jaialdiak irauten duen egunetan.