Ipar Euskal Herriko 3725 ikaslek parte hartu dute Zineskolan

Lehen mailako hezkuntzako eskolei euskarazko animaziozko filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz sortutako Zineskola ekimena 2021-2022 ikasturtean bueltatu egin da. Hiru film eskaini dizkiete 73 ikastetxeko ikasleei, 11 zinema aretotan.