Lanean jarri gaituzuelako

Euskal Herrian sortutako film laburrak sustatu eta nazioartekotzeaz arduratzen den KIMUAK egitasmoak jaso zuen bart 69. Donostia Zinemaldiaren Zinemira saria. Euskal Zinemaren Galaren aterkipean, gure industriaren protagonista eta eragile ugari bildu ziren Victoria Eugenia Antzokian.

By |2021-09-23T10:50:24+02:0022 iraila, 2021|

Mel Arranzen lehen laburra emango dute gaur Zinemaldian

Mel Arranzek ikus-entzunezkoetan egin duen lehen sarraldia izan da Azaletik azalera animazio laburra, eta bi urteko lan gogorraren ondotik, eskuratzen gaitza den nazioarteko jaialdi eta publikoetara heltzeko pasea bere egin du, Kimuak katalogoan hautatu baitute proiektua. Gaur, irailak 18, bildumako gainerako proposamenekin batera eskainiko dute Donostia Zinemaldian, industriarentzako prestatutako saioan, Principe zinemetan.

By |2021-09-18T14:05:53+02:0018 iraila, 2021|

Zurriolako Butaka: Irailak 25

Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak inoiz bano ugariagoak izango dira 67. Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekin genion Zurriolako Butaka programaren saio-sorta berriari. Jaialdiari eskainitako euskara hutsezko ekoizpen bakarra izango da, eta ZINEAren atarian,  IRUTXULOKO HITZA, GAZTEZULO eta BERRIA hedabideen webguneetan eta HAMAIKA nahiz KANALDUDE telebista kateetan ikusi ahalko da. Egunero 19:00etatik aurrera zabalduko dugu Internet bidez, Kanaldudek, bere aldetik,  20:00etan

By |2022-08-29T13:08:44+02:0025 iraila, 2019|

Zorionak, Ramon!

Euskal zinemagintzak Ramon Agirre omendu du Donostia Zinemaldiaren 66.edizioan. Zinemira saria jaso dut bart aktore donostiarrak, Victoria Eugenia antzokian ospatu den Euskal Zinemaren Galan.

By |2018-09-26T12:29:36+02:0026 iraila, 2018|
Go to Top