‘Zinemari buruzko solasaldiak’ zikloaren bigarren edizioa, Iruñean
Iruñeko Udalak eta Iturramako liburutegi publikoak iaz antolatu zuten aurrenekoz Zinemari buruzko solasaldiak zikloa, eta aurten bigarren edizioarekin ausartu dira. Atzo, otsailak 5, egin zuten lehen saioa, eta gaur eta bihar, otsailak 6 eta 7, Eskoziako eta Frantziako zinemagintzaz mintzatuko dira. Saio irekiak izango dira, 19:30ean hasita.